'Antzarraren bidea' proeiktu turistikoaren aurkezpena

Asteazkena, 2014(e)ko azaroa(r)en 19-(e)an 17:48etan

ruta del ansar presentacion idea

Iragan azaroaren 19an "Antzarren bidea" proiektua aurkeztu zen Urdaibai Bird Centerren.

Aurkezpen ekitaldira estatu mailan proiektuan parte hartzen duten ordezkariak eta beraien komunitate autonomoko agintariak bertaratu ziren. Sueziako Naturum Tåkern zentroarekin zuzenean egindako bideokonferentziak eman zion amaiera proiektuaren aurkezpenari.

Ing ruta de los ansares presentacion

Produktu turistiko berritzaile bat sortzean datza proiektuak, Europa mailan naturarekin lotutako jarduerak sustatzeko asmoarekin.

               Santiagoko bidearekin konparatu daiteke proiektua baina kasu honetan antzarren migrazio ibilbidea aitzakia moduan erabilita bidaiariek Europako ingurune natural zoragarriak bisitatu ahalko dituzte. Ibilbide handi hau gure bizitzan zehar egindako bidaia desberdinei esker osotu ahalko da.

               Europa osoan zehar antzarraren ibilbidearen barruan dauden natur guneetako zentroek emango diote ongi etorria bidaiariei, hauen artean Finlandia, Suezia, Dinamarka, Alemania, Holanda , Frantzia, Belgika edota espainiar estatua bezalako lurraldeak bisitatu ahalko dira.

Ansar 1

Eskaintza turistiko berri honek natur guneekin lotutako bidaiari gehiago hurbiltzea eta honekin batera hirugarren sektoreari bultzada bat eman eta inguruaren kontserbazioan laguntzea du helburu.

               Honetarako pakete turistikoak sortuko dira, non, bidaiariak bidaia kartila bat izango du pasatu den natur guneetako zentro bakoitzean osotu ahalko duena. Honi esker inguru hauetako turismoaren sektoreari bultzada ematea espero da.

               Hau lortzeko zentro bakoitzak antzarren bidearen irudi korporatibo bat izango du,  bisitariek errez identifikatu ahalko dutena. Zentro bakoitzaren barruan antzarren ibilbideari dagokion informazio puntuan hegaztien zentsuak, amankomunean landutako ikerkuntza proiektuak... ikusi ahalko dira. Baina produktuaren funtsa  teknologiekin lotuta egongo da, web orriak edota beste zentroen zuzeneko kamarak esaterako, honi esker Europako beste natur inguruenen irudiak zuzenean ikusi ahalko ditugu zentro bakoitzetik.

               Arratsaldean estatuko zentroen ordezkariak batzar teknikoan izan ziren eta beraiekin batera proiektuak hemendik aurrera eman beharreko pausoak definitu ziren.



Ansar 2

Antzarren bidearen abentura hastear da eta 2015garren urte amaierarako lehenengo pasaporteari zigilua jartzea espero da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information