Urdaibai Biosfera Erreserba etxetik “zuzenean”.

Asteartea, 2014(e)ko urria(r)en 21-(e)an 11:23etan

live01

Goizean goiz esnatu eta Urdaibaiko paduren egunsentiaz zuzenean gozatzea teknologia berriek soilik eskaintzen diguten aukera da. La Caixaren laguntzari esker, Urdaibai Bird Center-en instalatu berri dugun kamerak eguneko 24 ordutan zentroaren aurrean kokatzen den hezeguneko (Orueta) zuzeneko irudiak eskaintzen ditu. Toki dinamiko baten aurrean gaudenez hainbat eta hainbat hegazti desberdin ikus ditzakegu etxetik mugitu gabe eta "click" bat eginez, esaterako: arrano arrantzaleen murgilketak arrainak arrantzatzeko, Europa iparraldetik datozen hegaberen iritsiera, ehun espezie baino gehiagoren joan-etorriak ... Bestalde, goizean goiz, nahiko ohikoa da basurde, azeri edo azkonarren bat edo beste urmaelera hurbiltzen ikustea.

Haizeteak, ekaitzak edo itsasgorak Biosfera Erreserbaren naturarekin batera nagusi izango dira hasi berri den zuzeneko grabazio horretan.

Guzti hori jarraitu nahi izanez gero kontsultatu gure web orrialdean: http://www.birdcenter.org/

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information