Jordi Sergatal-en bisita atsegina

Astelehena, 2014(e)ko urria(r)en 06-(e)an 11:51etan

Jordi Sargatal, Parke Naturalen eta bereziki hezeguneen kudeaketari buruzko proiektu garrantzitsuak bultzatu dituena, Urdaibai Bird Center eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutzera etorri da egun hauetan.

Parc Natural dels Aiguamolls de l'Empordà–ko zuzendaria izan zen hamaika urtez. Urte horietan zehar, hezeguneen kudeaketan erreferente bilakatu da, maneiu horretan giza faktorea kontuan hartzeagatik. Berak oso gogoko du "ingurumen sedukzioaz" hitz egitea, eta kontzeptu hau gune antropizatuak kontserbatzeko ardatza dela azaltzen du. Ornitologiari buruzko istorioak, pasadizoak, hezegunen gestioa...gai hauek jorratu ditugu Jordirekin eta zer esanana eman du Urdaibai Bird Centerren.

IMG 7067

Jordiri bere bisita eskertzea, inspirazio iturri izateagatik eta baita Urdaibaien hegazti gutxi ikusten zirenean bidea erakusteagatik. Ezin da aipatu gabe utzi bera izan zela mundu mailan hegaztieri buruzko publikazio garrantsitzuenetarikoaren sortzailea, Handbook of the Birds of the World.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information