Urdaibai Bird Center-ek Hegaztien Mundu-Mailako Eguna ospatuko du datorren ateburuan hezkuntza aktibitateak garatuz eta igandean, urriaren 5ean, ate irekietako jardunaldi bat burutuz.

Asteazkena, 2014(e)ko urria(r)en 01-(e)an 08:04etan

port eusk

Asteburu honetan, Urdaibai Bird Center-ek Hegaztien Mundu Mailako Eguna 2014 ospatuko du eta honen harira, ingurugiro hezkuntza aktibitateak eta ate irekietako eguna antolatuko ditu, doako bisitaldiak eskainiz. Guzti hau, hegaztien munduak Urdaibai Biosfera Erreserban duen garrantziari buruz gehiago jakin nahi duen ororentzat izango da.

zentro aurrea

Ingurugiro hezkuntzaren harira, Urdaibai Bird Centerrek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin martxan duen arrano arrantzalearen proiektuan baitan, hurrengo ostiralean urriaren 3an, Gautegiz Arteagako Montorre eta Muxikako Urretxindorra eskolek herrialde desberdinetako beste eskolaume batzuekin topaketa bat burutuko dute. Topaketa "Osprey flyway linking comunities" "Arrano arrantzalearen migrazioa herrialdeak batzen" proiektu amankomunaren baitan kokatzen da.

umeak eta arranoa

Bizkaiko bi eskola horiek Urdaibai Bird Centerreko instalazioetatik bideokonferentzia bitartez konektatuko dira Estatu Batuak, Ingalaterra, Italia eta Ganbiako beste eskolaumeekin; hain zuzen ere, arrano arrantzalearen lekuan lekuko informazioa eta esperientziak elkartrukatzeko asmoarekin.

Miradorean

Bestalde, igandean urriaren 5ean, Urdaibai Bird Centerrek Hegaztien Mundu-Mailako Eguna ospatuko du eta horretarako ate irekien egun bat antolatuko du doako bisita autogidatuekin eta eraztunketa zientifikoko erakustaldi batekin.

eraztuntzen

Egun honetan parte hartzen dutenek bai zentrotik eta bai Gautegiz Arteagako paduretan kokaturiko behatokietatik, hegaztien behaketa saio paregabe batez gozatu ahal izango dute. Europan umatu ostean Afrikan negua pasatzeko migrazio sasoian sartuta gaudenez aukera paregabea izango du bisitariak espezie desberdinetako hainbat eta hainbat hegaztiz gozatzeko.
Aurtengo Hegaztien Mundu Mailako egun honek, hegaztiak gure inguruko kalitate egoeraren indikatzaile paregabeak direla kaleratzea dauka helburu.
Igande honetarako antolaturiko ekintzen baitan, goiz zein arratsaldez, bisita autogidatuak eskainiko dira (audiogidak erabiliz). Ordutegi jarraitua izango dugu goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00tara.
Bisita autogidatuez gain goizean zehar zentroko teknikariek hegaztien eraztunketa zientifikoari buruzko jardunaldi bat antolatuko dute eta nahi duen guztiak aukera izango du bertan parte hartzeko.
Horiek horrela, Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen duen Oruetako behatokian, zentroko boluntarioak egongo dira hezegunean dauden hegaztien identifikazioan lagundu eta azalpen desberdinak emateko.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information