Iradierren bidaia amaitu da

Asteartea, 2014(e)ko iraila(r)en 23-(e)an 13:04etan

Iradier gaztearen azken berriak ez dira onak. Egun batzuk seinalea puntu berdinean ematen igaro ondoren ehizatua izan da.

Iradier

Iradier Urdaibaien

Penintsula osoa igaro eta Almeria iparraldean zegoen irailaren 13an. Satelitearen seinaleari esker jakin dugu gau horretan eta hurrengo goizean puntu berdinean egon dela, hau gauza arraroa izanik gure susmoak areagotu ditu. Hortik gutxira sateliteak zihoen dispositiboak bateria baxua zuela. Hau ikusita Andaluziako Juntako basozainekin kontaktuan jarri ginen eta sateliteak seinalea ematen zuen lekura gerturatu ziren. Bertan, arrano arrantzalearen luma mordoa aurkitu zuten baina ez zuten gorpua ez trasmisorea aurkitu. Datu hauei esker Iradier ehizatua eta harrapariaren kobara garraiatua izan zela uste dugu, hipotesi honek pisua hartzen du bateriak argia behar baitu funtzionatzeko.

Flumas de la pescadora

Arrano arrantzalarean lumak aurkitu ziren tokia

Arrano arrantzalea azeria edota lepahoria bezalako ugaztunek ehizatua izan daiteke baina aurkari nagusia hontza da. Basozainek aurkitutako lumak ez zeuden ez haginka eginda ezta apurtuta, harrapari batek ehizatua izan denaren seinale garbia. Espainiako hontz populazio garrantzitsuena Almeriako mendietan aurkitzen da, beraz aurkitutako frogak ikusita oso litekeena da Iradier hontz batek ehizatu izana.
Arranoaren berreskurapen programa hasitakoan bagenekien beren biziko lehen bi urteetan hilkortasun tasa oso altua zela (%80tik gora). Aipatzekoa da arranoak Europa iparraldetik Afrikarako bidea egiten dutenean bere biziko momentu kritikoena da. Hau ikusita, Urdaibaien egingo den berreskurapen planean lau urtean zehar 60 indibiduo askatzea aurreikusi da eta hauetatik gutxi batzuk bakarrik bueltatuko dira Urdaibaira. Nahiz eta jakinekoa izan natura horrelako dela eta hauetatik asko hilko direla, Urdaibai Bird Centerreko taldea penaz gelditzen da.

Guardas andaluces

Almeriako mendietan basozainek lumak aurkitu zituzten lekua

Hemendik eskerrak eman Almeriako basozainei emandako laguntzagatik

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information