Bizkaiko zikoinia baten berreskurapen interesgarria Aljeren.

Ostirala, 2014(e)ko iraila(r)en 19-(e)an 09:48etan

Iragan abuztuaren 6an Zaim Beddiafek —Argeliako petrolio enpresa bateko langileak— Bizkaitik zetorren zikoina bat jaso zuen. Zikoina hori urtebete lehenago Plentzian Aranzadi Zientzia Elkartekoek eraztundutakoa izan zen. Zikoinak zeraman eraztunagatik, Zaim gurekin kontaktuan jarri ahal izan zen eta Donostiko eraztuntze bulegora deitu zuen.

Ciconia ciconia Plentzia

Zaimek esandakoaren arabera, zikoina dekantazio tanke batean erdi murgilduta agertu zen. Tanke hori, petrolioa tratatzeko birfindegi bat zen eta arrokaz eta lurrez beterik zegoen. Zaimek zikoina bere eskuekin hartu ahal izan zuen. Nahiz eta lokatzez lepo egon, zorionez, egoera fisiko onean zegoela argitu zigun. Zikoina garbitu eta berriz askatu egin zuten aurkitu zuten tokitik oso gertu. Egindako lan guztiagatik eta gurekin kontaktuan jartzeagatik eskerrak eman nahi dizkiogu Zaim Beddiafi.

Tras la suelta

Zikoinia askatu ondoren.

HASSI MESSAUD

Hessi Messaud (Argelia).

Iberiar penintsulan uda pasa ostean, zikoina hori eta berarekin batera zihoan taldea, migrazio bidean ari ziren negua Afrika erdialde edo erdi-hegoaldean igarotzeko. Zaimek askatutako zikoina hau, esan bezala, Plentzian eraztundua izan zen 2013.urtean bere bi neba arrebekin. Hiruei Aranzadi Zientzia Elkarteko eraztun metalikoa jarri zitzaien bakoitzari bere kode propioarekin. Horretaz gain, PVCzko bi eraztun ere jarri zitzaizkien; bat, horia; bestea, beltza kode zuriarekin. Eraztun guzti horiek Bizkaiko zikoinen eraztunketa programakoak dira eta horien bitartez indibiduoen identifikazioa burutzen laguntzen dute. Zikoina honen urruneko identifikazio kodea honakoa zen: AI.

Camellos Cigus

2005/2008 artean zikoina zuriaren birsartze programa martxan jarri zen Urdaibai Biosfera Erreserban. 2007an, Uzelay izeneko eta 2005ean askatutako indibiduo bat izan zen lehena Urdaibain ugaltzen. Horren ondorioz, urte horretan bertan bi zikoina kume jaio ziren, hain zuzen, urte askoren buruan Urdaibain jaiotzen ziren lehenak izan ziren.

2010. urteaz geroztik bi zikoina kume horietatik bat bueltatu zen, kasu honetan arra eta 33 zenbakiaz eraztunduta zegoena, eta telefono linea bateko dorre baten habia eraiki zuen, toki hiritartu batean. Lehen urte horretan, eguraldi kaxkarra eta tenperatura baxuak direla bide, kume guztiak galdu egin zituen. Hurrengo urteetan aldiz hainbat kume aurrera atera zituen: 2011an 4, 2012an 2, 2013an 3 eta 2014an 2.

Lavada

Pasa den urtean Urdaibain instalaturiko zikoinaren habiaren toki aldaketa egin zen, telefono dorre batetik artifizialki eraikitako plataforma batera. Habi aldaketa lanetan zihardutela kumeei eraztunak jarri zizkieten, kodeak honako hauek izan ziren: AI, AJ eta AK. Horrez gain, odol eta kaken laginak hartu ziren NEIKERek daraman ikerketa baterako.

Gure zikoina negupasarako tokira iritsi dadin espero dugu bertan negua pasa ondoren berriz ere Euskal Herrira bueltatzeko eta bere lehen kumeak jaiotzeko. Horrela, Uzelayk Urdaibain hasitako bideari jarraipena ematea espero da.

Eskerrak eman Zaim Beddiafi zikoinagatik arduratzearren eta Enrique Ordialesi bidalitako argazkiengatik.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information