Arabako Martiodako Faunaren Suspertegiaren eta Urdaibai Bird Centerren arteko elkarlana

Asteartea, 2014(e)ko iraila(r)en 09-(e)an 08:48etan

Martiodako Faunaren Suspertegiko teknikariek Urdaibai Bird Center-eko langileen laguntza izan dute aste honetan mokozabal arrunt bat askatzeko. Mokozabala zentro arabarrean jaso eta sendatu zuten.

DSC 0593txiki

Egun batzuk lehenago aurkitu zuten mokozabala Salburuako hezegunean, egoera oso ahulean. Martiodako teknikariek, zaindu eta sendatu ostean, mokozabala Urdaibain askatzea erabaki zuten, Oruetako hezegunean. Izan ere, hezegunea geraleku garrantzitsua da Europatik datozen mokozabalentzako, beren hegoalderanzko migrazioan daudelarik atseden hartzeko. Gainera, egun hauetan mokozabal talde bat ikusi ahal izan dugu bertan elikatzen eta atseden hartzen.

IMG 1131txiki

 Mokozabala hezegunean askatzeko momentua.

Behin askatuta, hegaztia bere inguru berrian eroso zegoela egiaztatu ahal izan dugu. Askatu eta denbora gutxira, Urdaibai Bird Centerretik bertatik ikusi ahal izan genuen hezegunean zeuden mokozabal taldearekin batera eta arazorik gabe elikatzen ari zela.

imagen2246txiki

Askatu eta gero, mokozabala arazorik gabe elkiatzen zen, taldearekin batera.

Martiodakoa penintsulako errekuperazio zentroen artean ospetsuenetarikoa da. Normalean, edozein arrazoi dela eta zaintza berezia behar duten hegaztiak eramaten dira bertara, eta aipagarria da hauen artean errekuperatzen diren ehunekoa oso handia dela.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information