Aurten Urdaibain askatuko diren 11 arrano arrantzale gazteak Eskoziatik heldu dira.
Ostirala, 2014(e)ko uztaila(r)en 11-(e)an 16:20etan |
"Arrano arrantzalea Urdaibain berreskuratzeko proiektuaren" bigarren urtea den honetan, lan-fase berri bati hasiera eman diogu, Eskoziako Gobernuak emandako arranoen harrerarekin batera. Zentruko teknikariak, arranoetako bat eraztuntzen. Arrano gazteak gauez heldu dira zentrora, egoera ezin hobean. Bertan, pisatu eta eraztuna jarri zaie. Highland-etatik Urdaibairainoko bidai luze honetan, uneoro teknikarien zaintzarekin, ez da arazorik egon. Dagoeneko haien habitat berrian daude atseden hartzen, Urdaibaiko paduretara ohitu daitezen prestatutako gunean. Datozen asteetan lan gogorra izango dute zentroko teknikariek, 11 txitak aurrera ateratzeko. Gure saria arranoak askatu eta Urdaibain hegaz ikustea izango da, baita haien Afrikarainoko hegaldi luzea jarraitzea ere. Haien harrera ospatzeko, Urdaibai Bird Centerrek proiektuaren zuzendaria den Aitor Galarzaren hitzaldi bat antolatu du. Bertan, fase berri honen nondik norakoak azaldu dira, eta Eskozian egindako lana. Ondoren, arranoen aklimatazio-gunea ezagutu dugu, non arranoak hurrengo asteak pasatuko dituzten ingurura ohitzen. Aitor Galarzaren hitzaldia. Arrano arrantzale bi, aklimatazio gunean Berreskuratze plana jakintza-alor anitzeko talde batek eramango du aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Urdaibai Bird Centerreko teknikariek osatua, baita horrelako proiektuetan esperientzia handia duen kanpoko langileak ere. |