Txorru arruntaren berreskurapena Frantzia erdialdean

Asteartea, 2013(e)ko maiatza(r)en 28-(e)an 06:49etan

2012-2013ko negutean egindako “inguruko hegaztiak” proiektuaren barruan, hiru guneetan jarraipen zehatzago bat egin zen. Gune hauetan, asteko hegazti desberdinen agerpen datuak hartzeaz gain, eraztunketa jardunaldi batzuk egin ziren. Eraztunketa horien helburu garrantzitsuena paseriforme hauek markatzea eta haien geroko jarraipena egin ahal izatea da, besteak beste.

Eraztundutako hegazti batzuk proiektuko beste parte hartzaile batzuen guneetan ikusi dira, eraztunketa egindako lekutik gertu.

Honetaz gain, beste hegazti datu oso interesgarriak eman dizkigute, izan ere, batzuk gure mugetatik kanpo berreskuratuak izan baitira, umatze tokirako migrazio bidean edota ugaltzeko lekuetara iritsita zeudenean.

Adibide bezala otsailaren 17an  Gautegiz Arteagako janlekuan eraztundu genuen txorru arrunt bat daukagu. Txorru hau maiatzaren 8an berreskuratua izan zen Frantzia erdialde partean, Urdaibaitik 540 kilometrotara. Aipatutako berreskurapena Chedon-eko Saint Julien-en izeneko herri txiki batean eman da, Loira ibaitik gertu. Txorrua herri horretako lorategi batetan agertu zen katu batek harrapatu eta hil ostean.

Berreskurapen honen kasuan ere, katuek gure inguru hurbileko hegaztietan eragiten duten kaltea eta arriskua islatzen da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information