"Bizi Natura"k estreinaldi bikaina Urdaibai Bird Centerretik: 240.000 lagunek egin zuten bat ETBrekin eta gaueko liderra izan zen

Asteartea, 2026(e)ko ekaina(r)en 02-(e)an 08:39etan

WPN Sukia

% 19,2ko audientzia zatia lortu zuen. BBCren egokitzapen da eta Urdaibaiko bizitza basatia denbora errealean erakutsiko digu hiru astez: astelehenetik ostiralera ETB1en (13:30) eta ETB2n (19:30) Xabier Sukia eta Africa Baetarekin; eta egunero zuzeneko irudiak ETB ON plataforman.

Audientzia datu bikainak lortu ditu igande honetan Euskal Telebistak, beren ordu tarteetan lider izan baita "Bizi Natura" saioaren estreinaldi handia. Izan ere, telebistako esperientzia ikusgarri honen euskarazko eta gaztelaniazko aldibereko estreinaldiak % 19,2ko audientzia zatia lortu zuen (euskaldunen artean % 23,2koa). 240.000 ikus-entzulek baino gehiagok egin zuten bat ETBrekin "Bizi Natura" jarraitzeko, BBCren Springwatch formatu ospetsuaren lehen egokitzapena Erresuma Batutik kanpo.

WPN NB Montando

Urdaibairen bihotzera bidaia ikusgarria proposatzen digu "Bizi Natura"k, dibulgazioa, emozioa eta sekulako baliabide teknikoak uztartuz: 18 kamera; 18 begirada gure naturara, basabizitzak aurrera egiten duenean zer gertatzen den zuzenean deskubritzeko.

WPN Bizi Natura Pantallas

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information