Audiogida 14

audioguide

14 - Gautegiz Arteagako padurak

Gautegiz Arteagako paduren aurrean gaude, Urdaibaiko natur baliorik handieneko guneetako batean.

Aurrez aurre, hezegune bat dugu, ondo bereizitako bi gunez osatua. Gugandik hurbilen dagoena, forma luzangako esparru bat, ur gezako urmela da. Harago, ur gaziko urmael bat zabaltzen da. Urmael hori bestea baino askoz ere handiagoa da, eta mareen fluxuarekin konektatuta dago. Konporta-sistema bati esker, urmael honek ez du sekula bertako ur guztia isurtzen, ur-lamina iraunkorra sortuz, eta, modu horretan, hegaztien dibertsitateari eusten zaio.

Hezegunearen inguruak balio handia dauka paisaiari dagokionez. Bere perimetroan, interes ekologiko handiko landazabal atlantikoko esparruak ikus ditzakegu; bertan, baserriak, hesiak, basoko laborantzak eta baso atlantikoak ere badaude. Hezegunearen bi alboetan, hariztiak nabarmentzen dira. Horrek inguru honetako aberastasun ornitologikoa areagotzen du, eta, gainera, hegaztien kontrako inpaktuak eta eragozpenak moteltzen ditu. Bi baso horiek Aranzadi Zientzia Elkartearen babespean daude.

Landazabalen eta baserrien inguruak baino gorago, itsasoraino heltzen diren kareharrizko muinoen gainean, baso iraunkor trinko bat dago. Estuarioaren ertz bietan zabaltzen den “artadi kantauriarra” da. Hain zuzen ere, bertan daude Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako baso naturalik zabalenak.

Urmaelak baino harago, itsasadarreko antzinako meandroa ikus dezakegu. Bertatik igarotzen dira mareak. Mareaz gaindiko paduren zabalgune handi bat ere badago; inguru hori marea bizietan edo euri askoko garaietan baino ez da urpean geratzen. Lautada alubial horren atzealdean, Muruetako Ontziola ikus dezakegu. Bertan, mareak intentsitate handiagoz sentitzen dira.

Padura hauetan hegaztien dibertsitate handia dago: 200 espezie inguru. Horren arrazoiak zenbait dira. Alde batetik, elikagaiak eskuratzeko aukerak ikusgarriak dira, hegaztiak, arrain eta ornogabe txiki ugariri esker elikatzen baitira. Beste alde batetik, urak gazitasun eta sakontasun maila desberdinak dituenez, ohitura eta ezaugarri desberdineko hegazti-espezieak etortzen dira bertara. Azkenik, hegaztiek lasaitasuna behar dute, eta Urdaibai Bird Centerrek kudeatutako hezegune hau paradisu txiki bihurtu da, gizakien eragozpenetatik apartekoa. Hori horrela, hegaztiak urterik urte etortzen dira hona, euren migrazioetan.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information