Biografía "U06" (COUSTEAU)

U06 fotografiado el 08/08/16. Lleva un trozo de pez del cebadero, comportamiento destacable al ser tan reciente su primer vuelo.

Macho procedente de Forres (Moray, Escocia).

Denominado así en honor a Jacques-Yves Cousteau, explorador y divulgador del mar.

Anilla amarilla con la inscripción U06 en tarso derecho.

Liberado el 03/08/2016.

Inicia su primera migración el 10/09/2016.

Marcado con transmisor satelital (GPS) el 29/08/2016.

Seguimiento via satélite GPS | Status: - ONLINE -

Arrano arrantzalea (U06) "Cousteau"


"Cousteau" iritsi da negupasako eskualdera

Sine-Saloum deltak 180.000 hektarea ditu eta parke nazionala gutxi gora-behera horietatik %40 a da. Kanalez beteta dagoen eskualdea da, 200 irla, baso hostotxuak, manglareak eta kostalde atlantikoak ikus daitezke bertan. Babestuta dagoen eta dibertsitate handia daukan zonaldea da, batez ere, hegazti urtarrena. Zalantza izpirik gabe, gure arrano arrantzalearentzat toki ezin hobea da.

Cousteau negupasa tokian 2

Sine-Saloumgo delta arrano arrantzaleentzat toki egokia den arren, larunbata hilaren 24an Cousteauk hegoalderako bidea hartu zuen. 13:00etan Banjuletik (Gambiako hiriburua) igaro zen eta Senegaleko hegoaldera joan zen, Casamance ibaia itsasoratzen den tokira. Gaua bertan pasatu zuen 115 km egin ostean. Igandean norabidez aldatu zuen eta mendebalderanzko bidea hartu zuen, ZIguinchor aldera (eskualdeko herririk garrantzitsuena). 80 km inguru egin ondoren Casamance ibaian pasatu zuen gaua.

Cousteau negupasa tokian

Hurrengo egunean zenbait kilometro egin zituen ibaian behera. Jaso ziren zenbait koordenatu kontutan hartuz gero arrantzatzen ibili zela ondorioztatu daiteke. Litekeena da negupasarako tokia aurkitu izana.  Ostegunean, hilaren 29an, toki berean jarraitzen zuenez esan daiteke gustoko duen negupasarako tokia aurkitu duela, Euskal Herritik 3.600kmra.

Cousteau negupasa tokian 3

Urte honetan jaio dire arrano arrantzale gazteek helduagoak direnekin lehiatzen dute nork leku hobeak hartzeko. Hori dela eta, egokiegiak ez diren tokietan bizi behar izaten dute biziraupena oraindik eta zailagoa bihurtzen delarik. Migrazioan zeharreko arriskuak eta gainditu beharreko gainontzeko arriskuak kontutan hartuta lehen bi urteetan indibiduoen %80 a hil egiten da. Cousteau bizirik irauteko gai bada bi negu jarraian bertan igaroko ditu eta 2018ko udaberrian Urdaibairanzko bideari ekingo dio. Behin Urdaibaira bueltatu denean lurralde egoki baten bila hasiko da eta urte bate do batzuk pasata ugaltzea espero da.  

Cousteau negupasa tokian 4

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information