Mertzede ikastetxeak Urdaibai Bird Centerreko bisitaldari buruzko antzerki lana aurkeztu zuen Lizeoan

Monday, 29 May 2017 09:57
There are no translations available.

mertz3

-URDAIBAI RESERVE- Mertzede Ikastetxeak aurton ere aurkeztu du oso antzerki lan ederra Gernika-Lumoko Lizeoa antzokian. Aurton Bird Centerreko bisitaldi baten oinarrituta dago gidoia eta beti bezala izugarrizko ikuskizuna izan da. Mertzede ikastetxeko ikasleak aurton ere arrano arrantzalearen inguruko ingurumen heziketako proiektuan parte hartu dute. Proiektu horretan herri desberdinatako ikastetxeak arrano arrantzaleari buruzko lanak egiten dituzte ikasturte osoan zehar.

mertz1

Antzerki lan honetan ikasleek kontatzen digute zelan bizi izan zuten Urdaibai Bird Centerrerantz ibilbidea eta zelako esperientzia izan zen gure Zentruaren bisitaldia eta zer nolako gauzak ikasi zuten gure teknikoen partetik. Antzerki lan horretan bi gauza argi utzi zizkigute ikasle hauek: natura ezagutzea oso dibertigarria dela eta askoz gehiago euskeraz egiten bada. Horrexegatik antzerki lan honen izenburua oso adierazgarria da: "Urdaibai Bird Centerrerantz euskeraz olgetan Pirritx eta porrotxegaz". Disfruta ezazue eta Mertzede ikastetxeko irakasle zein ikasle guztiei: ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK.

 

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information