APNABI eta Urdaibai Bird Center - Elkarrekin hegaztiez gozatzen.

Igandea, 2023(e)ko urtarrila(r)en 22-(e)an 15:05etan

JonwebpageNaturaren maitale sutsuak 'Inguruko Hegaztiak' proiektuarekin bat egin dute. APNABI Bizkaiko Autismoaren Elkarteko kideak dira.

Taldeko kideetako bat Jon da. Bere hegaztien ezagutza sinestezina da eta bere zirrara eta jakinmina kutsakorra! Are gehiago, artista hutsa da. Egindako marrazki hau hegaztiak behatzen daramatzan urteen islada da.

Jonwebpage

APNABI-k zentru berri bat dauka Derrion. Bere inguruan dauden hegaztiak ezagutzeko, taldeko kideek janleku batzuk jarri dituzte. Janlekuak kakahuetez bete eta hauetara etortzen diren txori-espezieez gozatzen ari dira jada. Bidali diguzun marrazkian ikusten da dena oso ondo doala.

jon webpage

Hegaztiak ikustea zoragarria da. Gozatu!

jon webpage 4

Eskerrik asko marrazkiarengatik eta laster arte!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information