Ustekabeko bisitaria Urdaibaiko Oruetako paduretan

Astelehena, 2022(e)ko abendua(r)en 05-(e)an 12:56etan

thumbnailEgun hauetan ustekabeko bisitaria izan dugu Urdaibaiko Oruetako paduretan. Nongoa izan da bisitaria?

Imajinatu. Uda da Artikoan.

Summer breeding grounds

Kanela koloreko txori eder bat, tundrako landaretzaren artean ezkutatuta dago. Moko horia du eta koroa beltza. Bere habian bi txita daude, bere lumaje marroi eta beltza inguruarekin itzel kamuflatzen da.

web page fala
Hegazti horiek mendebal-txori mokolodiak dira, limikoloak, eta, ohi ez bezala, ibilbide ozeanikoetan migratzen dute, eta negua ere itsasoan bertan igarotzen dute.

Oruetako ustekabeko bisitaria beraz, mendebal-txori mokolodia izan da, baina litekeena da ez asmatzea. Hegazti hauek neguan agertzen duten lumajea guztiz desberdina izan ohi da, grisak eta zuriak dira, eta begien inguruan kolore beltza nabarmentzen da.

thumbnail

Urdaibai Bird Centerretik gure bisitaria ikusi ahal izan genuen, uretako ornogabeez frenetikoki elikatzen eta Oruetako padurek eskaintzen zioten babeslekuaz gozatzen.

faloropo fast webpage

Aldiz, artikoko bere ugalketa-eremutik milaka kilometrora ez da bakarrik egon, azaroan zehar Mendebal-txori mokolodi asko ikusi dira euskal kostaldean, eta hori oso ezohikoa da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information