Eskerrik asko bisitatu gaituzten eskolei! Txorigarria! UBC hegoak ematen dizkizu!

Asteazkena, 2022(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 10:49etan

WP IDAurten Euskal Herriko ikastetxe askoren bisita izan dugu. 8 eta 16 urte bitarteko bisitariak izan ditugu. Ikasturtea amaitzen ari denez, eskerrak eman nahi dizkiegu etorri diren guztiei eta esperientziari honeri buruz hausnartu.

Aurten gure bisita berritu dugu, dinamikoagoa eta askoz interaktiboagoa bihurtuz. Ikasleei trebetasun praktikoak eta ezagutzak ematen dizkiegu, naturaren maitale izaten laguntzeko.

Hasteko, ikasleek gure mini-gida erabili zuten hegaztiak identifikatzen ikasteko eta oinarrizko ezagutzak lortzeko. Mokoa luzea du? Hanka laburrak? Zer koloretakoa da? Beren ikusmen- eta analisi-trebetasunak garatu zituzten jarduera horretan, eta beren ideiak eztabaidatu eta adierazi behar izan zituzten. Laster hasi ziren hegan egiten!

WP ID

Behatzeko gaitasun berriak behatokian erabili zituzten, teleskopioak maneiatuz.

using scopes

Hasieran zaila izan zen, baina ohitu zirenean , hegaztiak paduran ikustea benetan zirraragarria izan zen!

WP marisma

Benetako zientzialariek bezala, ikasleek ikusitako hegaztiak apuntatu zituzten. Pazientzia eta lankidetza behar izan ziren jarduera horretan, teleskopioak talde txikitan erabili baitziren. Talde-lana funtsezkoa izan zen!

Urdaibaiko mapa handi baten inguruan bilduta, ikasleek paisaia nola aldatu den eta nola alda daitekeen aztertu zuten. Klima-aldaketarekin lotutako paduren etorkizunari buruz hitz egin genuen. Itsasoaren igoerarekin, estuariotik gertu dauden eremuetan bizi diren hegaztiek beren habitatak galduko dituzte. Goiko padurei eustea funtsezkoa da. Baina hori ez da erraza, gizakiek gero eta leku gehiago hartzen dutela kontuan hartuta. Gure eguneroko bizitzako aldaketek padurari eta hegaztiei eusten lagun dezaketela eztabaidatu genuen. Eremu natural bateanlasai ibiltzea edo txakurra uhalarekin mantentzea, hegaztiak atseden har dezaten baimentzen du eta bere bidai luzeetatik osatzea. Gure bisitari guztiak prest zeuden laguntzeko!

mapvisit

Bisitaren bigarren zatia kanpoan egin zen. Gure lorategian, diseinatu dugun mahai-joko harrigarrira jolastu ziren ikasleak. Arranoka du izena, eta benetan zirraragarria da. Jolasean, ikasleek migrazioaren arriskuak jasaten dituzte. Emozioz beteta dago, eta hegaztiek dituzten zailtasunei buruz ikasteko modu bikaina da.

WP arranoka

Azkenik, gure kanpoko behatokira joan ginen, ikuspegiaz gozatzeko eta hegaztiak entzuteko. Zoragarria izan zen ikasleekin ingurune naturalaz gozatzea. Denok behar ditugu berdeguneak gure osasunerako eta ongizaterako!

WP paseo2

Bisita bukatu ondoren, gure bisitariek jarduera labur bat egin zuten Urdaibaiko Bird Center esperientziari buruz hausnartzeko. Gure ustez, funtsezkoa da ikasleek beren aurrerapena eta esperientzia ebaluatzea, eta haien iritziek hobetzen laguntzen digute.

WP reflection

Beren pentsamendu sortzailea pixka bat sustatzeko, Urdaibai Bird Centerrerako kamiseta berri batzentzat eslogan bat asmatzea eskatu genien. Ideia zoragarriak izan zituzten:

"Txorigarria!" Eta "UBCk hegoak ematen dizkizu!"


Iruzkin positibo horiekin ilusio handia dugu urriko eskola-bisitak hasteko!

Mila esker guztioi etortzeagatik!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information