Urdaibai Esperientzia – Sounding Wild Exploration-en proiektu multisentsoriala.

Asteazkena, 2022(e)ko ekaina(r)en 08-(e)an 09:14etan

Aurreko asteburuan Urdaibai Bird Centerreko bisitariek esperientzia berritzaile batean parte hartzeko aukera izan zuten, Sounding Wild Exploration erakundeari esker. SWE taldea bi anaiek osatzen dute: Axel soinu-ingeniariak eta Ario argazkilariak, Atlantiko Ekialdeko migrazio-ibilbidean zehar bidaiatuko dute, modu berry eta interesgarrian partekatzeko soinu, irudi eta istorioen bila.

news 2
Urdaibai Bird Center-ek Sounding Wild Exploration-en bidaiaren parte izateko pribilegioa izan du. Axelek eta Ariok asteak eman dituzte Urdaibai esploratzen, soinuak grabatzen eta argazkiak egiten, eguneko eta gaueko ordu guztietan. Lezkari arruntaren kantua grabatu dute, eta ez hori bakarrik, filmatzea lortu dute! Ez dela gauza bat ere erraza! Okil beltzaren kumatzea jarraitu dute ere. Bere pazientzia eta dedikazioari esker Urdaibaiko bihotza ezagutu dute.

Reed warbler

Lan askoren ondoren eta goiz esnatzeko egun askoren ondoren, dena prest zuten ekitaldiaren egunerako. Gure bisitariek VR betaurrekoak jantzi zituzten, 10 altavozez inguratuta, emozio handia sentitu zuten. Errealitate birtualeko eta audio espazialeko bidai inmertsibo baten murgildu ziren Urdaibaiko Biosferaren Erreserban zehar. Hegaztien kantuetaz eta irudi ederraz inguratuta egon ziren. News SWE

Naturaren eta teknologiaren konbinazioa oso indartsua izan zen, eta mundo guztiak probatu nahi izan zuen esperientzia berri hau.

News 3

Axel eta Ario bere bidaiaren bigarrren etapa hasi berri dute migrazio-bidean zehar. Soinuak eta irudiak bilatzen eta istorio berriak kontatzen, ingurumena zaintzeko mezua zabaldu nahi dute. Urdaibai Bird Centerretik zorte handia opa diegu. Eskerrik asko Urdaibaiko bihotzean egin duzuen lan sineztezinagatik! Sounding Wild Exploratio-en bidai zoragarria jarraitu ezakezue honako estekan:

https://www.soundingwild.com/swe-1

logo

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information