Herbehereak eta Urdaibairen arteko konexioa

Asteartea, 2021(e)ko iraila(r)en 21-(e)an 11:49etan

Joan den ostegunean, irailaren 16an, 17: 42an, izan zen konexioa. Amsterdametik zetorren Mokozabal batek Urdaibai Bird Centerren aurrean hartu zuen atseden zen Afrikara bidean.

Mokozabal hau 100 bat hegaztiz osotutako talde bateko partaide zen. Mokozabal honek GPS gailu bat eta identifikaziorako "NA27" eraztuna zeramatzan.

Spoonbill3

Sponbill harro

Kasu honetan, izar guztiak lerrokatu, eta mokozabal hau, bere ehun bat aleko andanarekin batera, hegaztientzako paradisu honetara iristea eragin zuten.

Berehala Europa osorako irudiak zuzenean zabaldu ditugu youtubeko gure kanalaren bidez, eta berehalakoa izan da Herbehereetako jendearen erantzuna. Btez ere mokozabalekin lanean dauden ikerlariek sorpresaz eta pozez hartu zituzten irudiak.

Royal NIOZ (The Netherland Institute for sea Research) garatzen ari den proiektu bati buruz ari gara, non Herbehereetako 17 mokozabal GPS gailu baten bitartez markatu diren zuzeneko jarraipena egiteko eta mundu guztiak zuzenean beraien bidaia ikusteko aukera izan dezan.

1s

Bertaratutako Amsterdameko ale honi "Harro" izena jarri zioten, kasualitatez euskaraz harro esanahia duen. Egia esan gu ere, Urdaibai Bird Centerreko talde osoa, harro sentitzen gara gertakari honekin. Urdaibaiko goi paduraren eremu honetan 20 urtez lanean izan ondoren, Wadden itsasotik datozen mokozabalak bisitari guztientzako erakargarri handienetako bat bihurtu izan baitira.

Esteka honetan mokozabal hauen bidaia zuzenean ikus daiteke:https://maps.nioz.nl/spoonbills-NL

Flying spoonbills

 

 

 

 

 

 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information