Hiru flamenkoak elkarrekin daude Oruetan
Osteguna, 2020(e)ko urria(r)en 01-(e)an 12:39etan |
Gaur goizean, atzo Oruetan askatu zuten flamenkoa, Gorlizko fauna basatia berreskuratzeko zentroan berreskuratu eta gero, irailaren 20tik Oruetako hezegunean dauden bi flamenkoekin batera ikusi dugu. Ale hau beste biak baino ilunagoa da. Hezegune honetan flamenko hau askatzearen helburua, hain zuzen ere, bertan dauden beste bi flamenkoekin elkartu ahal izatea eta elkarreragiteko talde bat osatzea zen. Oraingoz, helburua lortu da.
|