Bisitarien hazkunde harrigarria uda honetan Urdaibai Bird Centerren

Asteazkena, 2020(e)ko iraila(r)en 30-(e)an 10:44etan

Uztailean eta abuztuan Urdaibai Bird Centerrera eta bertako behatokietara egindako bisitarien datuak benetan harrigarriak izan dira. Bisitarien kopuruak % 10 egin du gora iazko datuekin alderatuta, eta hori ez da batere ohikoa, ikusita COVID-19ak gure artean izan duen eragina.2


Baina arrazoietan sakontzen badugu, ezustekoa ez da hainbestekoa. Alde batetik, atzerriko bisitarien presentzia ia hutsaren hurrengoa izan da; estatuko eta Euskadiko bisitariena, aldiz, areagotu egin da. Eta arrazoi nagusia konfinamendu-aldian aurkitzen dugu; izan ere, Urdaibaiko padurak eta bertako hegaztiak zuzenean erakusteko egin genituen emanaldiak 250.000 familiak jarraitu zituzten. Izan ere etxeratze aginduan zehar naturara irekitako leiho bat bihurtu ginen.

Behin konfinamendua amaituta, ikus-entzule horien zati txiki batek hitza bete behar izan zuen gu bisitatzera etortzeko, eta, horrela, 11.105 pertsona iritsi ziren honaino COVID-aren beldurrak garaituz.

1

 

Bisitari gehienek behin eta berriz aipatu zuten Biosfera Erreserba ederrak, konfinamendutik ihes egiten lagundu ziela, eta etxean egon beharra askoz ere jasangarriagoa egin zitzaiela.

Eta pertsona horien guztien omenez, urriaren 4an, "Hegaztien Munduko Eguna" ospatzen den egun berean, Urdaibai Bird Centerrek zuzeneko emanaldi berri bat eskainiko du etxean dauden bisitari guztientzat.

Emanaldia goizeko 10: 00etan hasiko da eta mundu guztia gonbidatuta dago gurekin une magiko batzuez gozatzera… sar zaitez hurrengo estekan


Flamenkoek hemen jarraituko al dute? Gure etxeetatik zuzenean ikusi ahal izango dugu nola murgiltzen den Arrano arrantzalea?

aguila pescadoraflamenco birdcenter

Flamenkoek hemen jarraituko al dute? Gure etxeetatik zuzenean ikusi ahal izango dugu nola murgiltzen den Arrano arrantzalea?
 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information