Sorpresa itzela! Flamenkoak Urdaibain!

Ostirala, 2020(e)ko iraila(r)en 18-(e)an 12:25etan

Flamenco vuelo

Iraileko lehen hamabostaldian izan dugun eguraldi onari 2 enbaxadore ikusgarri gehitu zaizkio; flamenko gazte bikote bat, bai, bai... Mediterraneoko gatzaga bat balitz bezala, flamenkoak Urdaibaira hurbildu dira!

Espezie honek hezeguneak erabiltzen ditu bere bizimodua aurrera eramateko, batez ere Iberiar penintsulako hegoaldeko gatzagak. Doñana, Malagako Fuente Piedra aintzira, Santa Polako gatzagak edo Ebroko Deltako Parke Naturala dira bere habitat naturalak. Migrazio- eta sakabanatze-mugimenduak egiten dituzte Mediterraneoan zehar eta Afrikako mendebaldeko kostaldeetan zehar.

Oraingoz, misterioa da 2 ale horien jatorria; izan ere, baliteke Europa erdialdeko parke edo bilduma pribatuetatik ihes egitea edo gero eta iparralderago iristen diren sakabanatze-mugimendu baten lekuko izatea.

Adi jarraituko dugu Urdaibai Bird Centerretik, horrelako ezustekoak jarraitzen. Izan ere, hegaztiak naturan gerta daitezkeen aldaketen bioadierazle bikainak baitira, bai kliman izan daitezkeen aldaketen ondorioak erakusten dizkiguten indikatzaileak, eta bai gizakiak zuzenean eragiten dituen aldaketen erakusle.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information