Arrano arrantzaleak behatzeko irtenaldiak Urdaibain 2020ko uda

Asteartea, 2020(e)ko uztaila(r)en 14-(e)an 09:46etan
There are no translations available.

Urtero legez, Urdaibai Bird Centerrek Afrikatik itzulitako arrano arrantzaleak behatzeko doako irtenaldiak eskainiko ditu. 2013 eta 2017 urte horietan Eskoziatik ekarritako 60 arrano gazte askatu ziren. Arrano gazte horiek "Highland Wildlife Foundation" taldeko adituek habi desberdinetatik ekarri zituzten 3-4 aste zituztenean. Aranzadi Zientzi Elkartearen biologo eta adituen talde batek monitorizaturiko egokitze prozesua bukatu ondoren irailaren erdialdean arranoak Afrikarantz abiatu ziren.

tra1

Aurton 4 irtenaldi antolatuko dira Afrikatik Urdaibaiko paduretara itzulitako arranoak behatzeko. Irtenaldiak Oka ibaiaren eskuinaldetik burutuko dira arrano arrantzaleak baldintza hoberenetan behatu ahal izateko aukera hobea dagoelako. Ibilbidean zehar arranoak ikusteaz gain hainbat alor desberdin jorratuko dira: paisaia, arranoen bizilekua eta espazioa partekatzen duten hegaztiak behatuko dira.

2020cart

Irtenaldiak egun hauetan burutuko dira:

Abuztuan: 7, 14, 21 eta 28

Covid 19-tik eratorritako pandemia dela eta, taldeak gehienez 10 pertsonara murriztuko dira. Irtenaldi horietan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki hauetara deituz 946 251 157 / 699 839 202. Plaza mugatuak daude (10 pertsona gehienez). Irtenaldi guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira Urdaibai Bird Centerren. Bisitaldiek ordu bi eta erdiko iraupena izango dute.

p7

Bisitaldi horiek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k bultzatzen duten arrano arrantzalea berreskuratze-proiektuaren garapenean kokatzen da.

na

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information