Futbolaren faltan naturako emanaldiak

Ostirala, 2020(e)ko apirila(r)en 10-(e)an 14:01etan

live urdaibai bird center 24 7

Urdaibaiko naturaren zuzeneko emanaldiak 50.000 familiaren etxeetaraino iritsi dira.

Ezusteko handia izan dugu emanaldi hauekin lortzen ari diren audientzia-indizeak ikustean. Urdaibai Bird Centerretik natura eta hegaztiei buruz egiten diren eguneroko zuzeneko emankizunak Euskadiko, Estatuko eta munduko familia askori benetako terapia izaten ari zaizkie.

Bisita gehienak pandemiak gehien kaltetutako lekuetatik datoz; Bartzelona eta, batez ere, Madriletik. Bere etxeetatik gurekin konektatu eta Urdaibain kokatuta dagoen leku polit hau ezagutzeko aukera dute.

Ehunka dira ere Txat-aren bidez bidali zaizkigun esker oneko mezuak. Egunero helarazten digute minutu batzuetarako etxetik konfinamendutik deskonektatzen dutela Urdaibai bezalako paisaia natural idiliko batera joateko, birtualki bada ere.

Estadisticas

Bestalde, Euskadiko ikastetxe asko biologia ikasgaian eskolak emateko, naturaren leiho bihurtu den plataforma hau  erabiltzen ari da.

Ekimen berri hau aurrera eraman ahal izateko, Urdaibai Bird Centerreko teknikari guztiek egunero egiten dituzte ekarpenak euren etxeetatik bide telematikoa erabiliz.

Gure lanarekin aurrera darraigu eta bakoitzak bere etxeetatik hainbat jarraipen lan egiten ditu, Urdaibaiko hegaztien kontaketak, meteorologia-parteak osotu eta, batez ere, Urdaibai Bird Center aurreko paduran dagoen bereizmen handiko WebCam bat erabiliz, eguneko 24 orduetan zuzeneko irudiak denontzako partekatzea.

Irudi ikusgarri batzuek erabiliz, naturaren soinuak denbora errealean eskainiz eta batez ere, etxetik teknikari baten egiten dituen narrazioek, esperientzia magiko bihurtu dute ekimen berritzaile hau.

Eta sorpresak egunero iristen dira ... Afrikatik Eskoziarantz bueltan datozen arrano arrantzaleak, lertxun gorri iheskorra edo zikoina beltz ederra izan ditugu zuzenekoan bisitatu gaituzten protagonista batzuk.

Eta gezurra badirudi ere, hegaztien basa bizitzaren emankizunak futbolarenak ordezkatzen ari dira etxe askotan; izan ere, hegaztiek, une honetan, guztiok gehien desiratzen duguna baitute... askatasuna eta naturan barrena ibiltzeko ahalmena.

Zuzeneko emanaldiak ikusteko sartu gure orrian www.birdcenter.org eta sakatu Urdaibai zuzenean atalean.

Informazio9 gehiago nahi baduzue, jarri kontaktuan gurekin Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera e-mail bat bidaliz edota        699 83 92 02  telefonora deituta.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information