Martxoa iristearekin batera, bisiten ordutegiak zabaldu egingo dira

Igandea, 2020(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 20:18etan

Bisitak

Udaberria hurbiltzen ari da eta eguna luzatzen ari da; horregatik, gaurtik aurrera, martxoaren 1etik aurrera, bisita-ordutegia zabaldu eta udaberriko ordutegia jarriko da indarrean. Hegaztiak behatzeko denbora gehiago izango dugu!

Zentroa asteartetik ostiralera 11:00etatik 16:00etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Astelehenetan itxita.
Hegaztien negualdia amaitzen ari den garaian gaude. Asko dira udaberriko migrazioa egiten hasi diren hegaztiak.

Esan dezakegu, halaber, egun hauetan dagoeneko agertu direla negua Afrikako lurretan igaro duten lehen hegaztiak, lehenengo enara ikusi da eta miru beltzak padura hegaldatzen dabiltza dagoeneko.miru beltza 2020-02-23

Aste gutxiren buruan asko izango dira Urdaibaiko paradisu honetara hurbilduko diren espezie ezberdinetako hegaztiak, hasi berri duten bidaia luzean atseden hartu eta elikatzeko.

Hegaztien migrazioa den fenomeno natural ikusgarri honetaz gozatu nahi baduzue, hurbildu zaitezte gu bisitatzera.

Ezin duzue galdu!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information