Rutland Water.-eko ingurumen heziketaren taldeak arrano arrantzaleari buruzko hitzaldia eskeini zuen Urdaibai Bird Center-en

Ostirala, 2017(e)ko ekaina(r)en 23-(e)an 09:15etan

-URDAIBAI RESERVE- Ekainaren erdialdean Rutland Water-etik (Ingalaterran lehen aldiz azken 150 urteetan arrano arrantzalea ugaldu den tokitik eta bertan arrano arrantzalea berreskuratzeko erabili den teknika berdina erabili zen "hacking" izenekoa) bisita interesgarri bat jaso genuen. Pete eta Jackie Murray, Zentruaren lagun onak dira, eta Leicester-eko Rutland Water-eko Lyndon Erreserban lan egiten dute eta oso esperientzia handia duten bi hezitzaile dira.

pet1

Pete eta Jackie proiektuaren “enbaxadoreak” dira Ingalaterran eta “Osprey´s flyways linking communities” nazioarteko proiektuaren arduradunak dira. Proiektu horretan munduko hainbat tokitako 150 eskolek parte hartzen dute esperientziak eta ezaguerak partekatuz. Beraien lan interesgarrienetariko bat espezie horren babes mezua Ingalaterratik kanpo zabaltzea da, adibidez: Ganbian, Italian, Escozian, eta Euskal Herrian. Zeregin horiekin batera Urdaibai Bird Centerretik pasatu ziren eta Lyndon Erreserban arrano arrantzalearekin egiten ari diren lanari buruzko hitzaldia eskaini zuten.

pet2

Urdaibaiko bisitaldian arrano arrantzalearen monitorizazio ekipamendua eta hacking dorrea bisitatu zuten eta N3 ("Roy" ezizena du) , gure arranorik leialena, ikusteko aukera izan zuten. Ondoren eskolen nazioarteko sarean parte hartzen duten eskolei hitzaldi oso interesgarria eskaini zieten inglesez. Hitzaldia Rutland Water-en burutu zuten arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuaren lehenengo kumaldiari buruzkoa izan zen  (2001. urtean).  Gaur egun inguru horretan 8 bikote ugaltzen dira eta azkenengo 16 urteetan 117 kume atera dituzte aurrera.  Espeziea kontserbatzeko eta Britainia Handiako irletan arrano arrantzalearen hedapena laguntzeko asmoa sendoa da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information