"Urdaibai" Oilagorra

“Urdaibai” oilagorraren jarraipen proiektua PTT emisoreen bitartez.

 

“Urdaibai” ren jarraipena.


 

“Urdaibai”Gautegiz Arteagan hartutako oilagor bat da (Scolopax rusticola), 2013ko otsailaren 18an Aranzadi oilagorrarekin batera.

Oilagor heldu honek PTT jarraipenerako gailu bat darama, eta honen bitartez Urdaibaiko Biosfera Erreserban egiten dituen mugimenduak bi orduro jasoko dira. Honez gain, bere umatze-gunerako migrazio-bidean egindako mugimenduak ere helduko zaizkigu.

Harrapaketa unean hegaztia oso egoera fisiko onean zegoen eta 300 gramo pisatu zituen.



 

APIRILAREN 1a: GAUTEGIZ ARTEAGA

Hilabete osoan zehar artadietatik eta larre guneetatik seinaleak jaso ondoren, “Urdaibai”-k seinaleak bidaltzeari utzi zion apirilaren 1ean. Bere azken kokapena Gautegiz Arteagako Atxarre izeneko artadi kantauriar zabaleko puntu batetatik bidali zuen.

Transmisioa galdutako erreserbako artadi guneak



 

OTSAILAREN 18a: HARRAPAKETA-EGUNA. GAUTEGIZ ARTEAGA

Transmisore bidezko jarraipena egiteko helburuarekin egindako harrapaketak, Gautegiz Arteaga udalerriko larreetan   egin ziren, 2013ko otsailaren 18an. Atlantiar landazabaleko zonalde bat hautatu zen, Urdaibaiko ehiza erreserbaren barruan; ehizatzea guztiz debekatuta dagoen inguruan. Horrez gain, eguna hautatzeko orduan oilagorraren ehiza-garaia amaituta zegoela kontuan hartu zen; batez ere, behin transmisorea jarrita ehizatua  izateko aukerak murrizteko. Horrela umatze-guneetarako bueltako bidaia ahal den neurrian ziurtatuz. 

Markaketarako hautatutako larreak

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information