Ingurumena eta natura-turismoko boluntariotzarako programa Urdaibai Bird Centerren, 2022.eko uda

IMG 2759

Urdaibai Bird Centeretik 2022ko uda honetan egingo den boluntariotza-kanpaina baten berri ematen dizuegu, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.


es inscripcion off 

Gazt

bird center

Urdaibai Bird Centeretik 2022ko uda honetan egingo den boluntariotza-kanpaina baten berri ematen dizuegu, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Boluntariotza-programa honen helburua pertsonak prestatzea da, ingurumenarekin eta naturako turismoarekin lotutako arloetan esperientzia har dezaten eta, horrela, ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren arloan gaitasunak gara ditzaten.
Boluntarioek funtsezko eginkizun hauek izango dituzte:

- Ingurumen-hezkuntza eta Urdaibaiko natura-baliabideen dibulgazioa.
- Bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak
- Padurako hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko jarduerak.
- Hegaztien jarraipen- eta monitorizazio-proiektuetan parte hartzea, eraztunketa kanpaina, Urdaibaiko arrano arrantzalearen ugalketaren jarraipena...
- Habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea.

ventanal

Boluntariotza hori hautatzeko, honako hauek baloratuko dira:

- Zergatik parte hartu nahi den.
- Esperientzia eta ezagutzak ornitologian, ekologian eta ingurune naturalean
- Jendearen arretako esperientzia
- Hizkuntzen ezagutza (euskara, ingelesa, frantsesa)
- Urdaibaiko Biosfera erreserbako natura-balioei buruzko ezagutzak izatea.

erazt1

Zentroaren inguruan, gainera, aparteko edertasun- eta berezitasun-lekuak bisita daitezke: Santimamiñeko haitzuloa, Ogoñoko kostaldeko itsaslabarrak, Laidako hondartzak, artadi kantauriarra, landazabal atlantikoko paisaiak.

martin

Interesdunek erantsitako inprimakia bete beharko dute

Izena emateko epea ekainaren 10era arte egongo da zabalik, eta ekainaren 11n jakinaraziko zaie hautatuei.
Ekainaren lehenengo 2 txandak aukeratzen dituzten pertsonei maiatzaren 25ean hautatuak izan diren jakinaraziko zaie.

Txandak:

Ekainak 1 – Ekainak 30
Ekainak 1 – Ekainak 15
Ekainak 15 – ekainak 30
Ekainak 30 – uztailak 31
Ekainak 30 – uztailak 15
Uztailak 15 - Uztailak 31
uztailak 31 – abuztuak 31
uztailak 31 - Abuztuak 15
Abuztuak 15 - Abuztuak 31
abuztuak 31 - Irailak 30
abuztuak 31 – Irailak 15
Irailak 15 – irailak 30

Hautatuak aukeratzeko orduan hilabeteko egonaldia aukeratzen dutenei emango zaie lehentasuna.

habia kutx

Boluntariotza amaitutakoan, parte-hartzaileek boluntariotza-aldian egindako lanen gaitasun-ziurtagiria jasoko dute.

Anima zaitezte gu ezagutzera eta gurekin ikastera!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information