HUMBOLDT 2014 ko Irailak 24.- NiokoloKobako Parke Naturala zeharkatzen, Senegalen.

Pasa den asteazkenean Humboldtek Senegal ibaia zeharkatu zuen. Senegal ibaia Ginean jaio ondoren Mauritania eta Senegal arteko mugatik doa bere bidean 1790 km-tan zehar. Humboldt ez da bertan gelditu; gauden garaia kontuan izanda baliteke ibaia lar emaritsua edo nahasia egotea arrantzan egiteko. 25ean Gambia ibaiko goi-ibarrean dago, NiokoloKoba Parke Naturalaren bihotzean, Senegalen. 3.400 km inguru hegan egin ditu Urdaibaitik irten zenetik, orain dela 16 egun.

Parque NiokoloKoba

Senegal ibaia

Parque NiokoloKoba4

NiokoloKobako Parke Naturala

NiokoloKoba Parke Naturala UNESCOk Gizateriaren Ondare deklaratu zuen eta Afrika Mendebaldeko ugaztun askoren azken babeslekua da. Parkeak 900.000 hektarea baino gehiagoko zabalera duen parke honetan lehoiak, lehoinabarrak, txakur basatiak eta belarjale ugari, eland erraldoia bestak beste. Gainera bere inguru menditsuetan Gineako mugatik gertu 250-400 txinpantze inguruko populazioa dago. Txinpantze hauetariko batzuek jarraipen zehatza dute Jane Goodall Fundazioari esker. Animalia hauek berezitasun garrantzitsu bat dute: Afrika iparralderen bizi den populazioa da eta jarrera oso gizatiarra dute. Gambia ibaiak aipatutako Parke Naturala zeharkatzen du eta krokodilo eta hipopotamo askoren babeslekua da. Hegaztiei dagokionez, bertan erraztasunez hontz arrantzalea, itsas arrano bozingleroa eta arrano arrantzalea ikus daiteke.

Parque NiokoloKoba2

 Itsas arrano bozingleroa

parque NiokoloKoba3

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information