Berriak


Asteazkena, 2012(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 00:00etan

 

Aranzadiko ornitologia-mintegien egitarauaren barruan, Jesús Mari Lekuona Doktorea gonbidatu da Urdaibai Bird Center-era “Ubarroi handiaren gaur egungo egoera: populazio-dinamika, banaketa, ekologia trofikoa eta arrain populazioetan daukaten eragina”  titulua daukan mintegia emateko. Eguna eta ordua, Apirilaren 25a asteazkena, arratsaldeko zazpietan  da, gazteleraz emana eta sarrera dohainekoa.

 

Mintegian, Nafarroan, Errioxan, Frantziako kostalde Atlantikoan eta Euskal Herrian egindako lanen laburpen bat egingo da. 1990. Urtetik negu pasan dauden populazioen jarraipen estua egiten ari da; hain zuzen ere, espeziearen banaketa espaziala, populazio-dinamika, negu-pasako aleen adin-egitura, mugimenduak, elikadura eta, ahaztu gabe horien harrapakin nagusienak diren arrainekin  hezeguneetan dituzten elkarrekintza garrantzitsuenak aztertuko ditu.

Espezie honen biologiaren eta ekologiaren oinarrizko datuak azalduko dira, eta gaur egun Europan, Espainiako estatuan eta Nafarroan daukan banaketa aurkeztuko da. Espainiako estatuko populazio ugaltzaileen  eboluzioaren aipamena ere egingo da; eta honekin batera, Ubarroien taldeko-arrantza eta daukan garrantzi ekologikoari buruzko informazioa emango da; azken hau, berriki ikusi den portamoldea dela kontutan hartuta.

Inguru desberdinetan dituen elikatzeko moduaz ere hitz egingo da (erreketan, arrain-haztegietan, arrantza-barrutietan, urmael eta hezeguneetan…), dituen harrapakinak zeintzuk diren, hiletik-hilera dietan dauzkaten aldaketak, harrapakinen tamainari dagokiola selekziorik egiten duten ala ez eta balio komertziala duten arrain-espezietan izan dezakeen inpaktua ere aztertuko da. Espezie honen dietaren azterketarako erabili diren metodoak aurkeztetik aparte, Ubarroi handiak erabiltzen dituen hezeguneetan daukan funtzio ekologikoari buruz ere arituko da; eta azkenik, hegazti honen kontserbazio eta etorkizunari buruzko gaia ere jorratuko da.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 611 612 613 614 615 616 617 618 619 620 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information