Berriak


Ostirala, 2012(e)ko uztaila(r)en 20-(e)an 08:23etan

Badira 15 egun enara arruntaren jarraipen proiektuarekin hasi dela, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban  aukeratzeko ditugun 25 baserrietako enaren markaketaren kanpainarekin aurrera jarraitzen da. Dagoeneko 15 baserritako etarteetan ugaltzen dabiltzan enara helduak markatu eta jarraitu dira, eta migrazio-bidaia ikertzeko erabiliko den geolokalizadorea jarri zaie guztira 30 hegaztiri. 

Aurtengo urtean Urdaibaiko baserrietan zehar egindako habien prospekzio eta jarraipenean zehar aipatzekoak dira ikusi ditugun hainbat gertaera.

Betidanik enarak izan dituzten baserri askotan, hain estimatuak diren hegazti hauek udaberri hasieran etorri (Martxoa-Apirilean), eta baserri inguruan egun batzuk igaro ostean, desagertu eta habia egiteari utzi diote; litekeena da, apirilean jasan genituen eurite etengabeek  eragin zuzena izatea. 

Bestalde, aspalditik enarak zituzten hainbat baserritan, etartearen eta baserriaren eraberritze lanen ondorioz, habia egiteko leku aproposik ez eta  beste leku egokiago batzuen bila joan behar izan dute etorritako bikoteek. 

Guzti honekin batera, baserritarrek esandakoarekin eta guk ikusitakoarekin bat,  iazko eta aurtengo urteetan enaren kopuruaren jaitsiera nabarmena eman dela antzeman da Urdaibaiko baserri inguruetan. 

Hala eta guztiz ere, eskertzekoa da baserritar zaharrenek nahi gabe bada ere, espezie honen kontserbazioaren alde egiten duten lana; nekazaritza tradizionalaren mantentzea, etxabereen erabilera eta batez ere belaunaldi berriei hain estimatua duten hegazti honek duen garrantziaren transmisioan egindako esfortzua; hori dela eta,  badira oraindik baserri eta etxe batzuk, udaberri eta uda guztietan hain preziatua den bizilagun honi, beraien etxebizitzetan lekutxo bat egiten diotenak. 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 581 582 583 584 585 586 587 588 589 590 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information