Berriak


Asteartea, 2013(e)ko ekaina(r)en 18-(e)an 09:16etan

Maiatza, ekaina eta uztailean  zehar Urdaibai Bird Center-ek Urdaibaiko elaien populazio ugaltzaileari buruzko informazio bilketa bat egiten ari da. Lan hau “Elaia proiektuaren” barruan dago, eta aurreko urteetan egin izan den bezala, aurten ere Urdaibaiko enara habiagileen populazioaren eboluzioa  aztertzea  du helburutzat.

Jarraipen hau egiteko Urdaibaiko baserri desberdinetara hurbildu ostean, baserrietako jabeei zuzenean galdera-sorta bat egiten zaie informazioa jasotzeko.  Izan ere, baserritarrak baitira hegazti txiki hau gehien ezagutzen dutenak eta honez gain urtero urtero baserrietako habiak nola eboluzionatu duten ikusi dutenak.

Lan honen bitartez, gure baserrietako enareri buruzko informazio ugari biltzen ari gara, habia egiten dauden  edo ez, noiz heldu diren lehenengoak, errunaldien garapena edo izandako gertakariak, beste espezie batzuen presentzia…

Orain arte daukagun informazioarekin baserrietara lehenengo enarak martxoaren erdialdera heldu zirela ikus dezakegu, bai Urdaibain bertan gelditzeko edo Iparralderago  ugaltze tokietarantz migrazioan zihoazela.

    

Honela ba, udaberri honetako baldintza meteorologiko kaskarren ondorioz gure populazioak beherantz egin duela ziurtatu ahal izan da. Ikusi ahal izan dugunez, enara asko hil dira janari faltaren ondorioz, eta habia ugari bertan behera utzi dituzte, horrekin batera baserri  batzuetan lehenengo errunaldiak ere galdu dituzte.

Kanpaina honekin Urdaibaiko baserri guztietara heltzea espero da eta abuztura arte iraungo du.  Bertatik lortutako datuak beste urtetakoei gehituko zaizkie eta horrela zehazki jakin ahal izango dugu zein den Urdaibaiko populazio ugaltzailearen egoera. Honekin batera, lortutako datuekin landazabal atlantikoko eta baserrietako hegazti sinboliko honen inguruko ezagutzan sakondu ahal izango dugu.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 501 502 503 504 505 506 507 508 509 510 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information