Berriak


Ostirala, 2023(e)ko urria(r)en 06-(e)an 10:02etan

Portada

Oruetako mantentze eta berreskuratze lanak

Datozen egunetan, Gautegiz Arteagako Oruetako hezegunearen barruan lanean ari garela ikusiko duzu. Jarduera horiek Urdaibai Bird Center-en "Next Generation" proiektuaren barruan kokatzen dira. Proiektu hori Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatutako eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren laguntzarekin batera, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatzen ari da.

Gautegiz Arteagako paduren kontserbazio-egoera lehengoratzea eta hobetzea da lanen ardatza.

Jarduerak egiten ari dira landaredi exotiko inbaditzaileko espezieak desagerrarazteko, hegaztiak elikatzeko, atseden hartzeko eta ugaltzeko uhartetxoak sortu eta hobetzeko, hegaztien ugalketarako hobekuntzak egiteko (Mokozabal eta lertxunen kasu), uhalde enara moduko hegazti babestuentzat ugal-kolonia bat sortzeko, eta horrekin batera marearteko fluxua bermatzen duten munak eta uhateak konpontzeko.

OBRAS

Orueta eta Ozolloko behatokiak erabiltzen dituzuen guztioi eta kameretatik zuzenean jarraitzen diguzuen lagun guztioi, esan behar dizuegu hain beharrezkoak diren lan horiek egunean zehar padurara bertara sartzea eskatzen dutela, eta, beraz, padura erabiltzen ari diren hegaztiak unean-unean urmaeleko edo itsasadarreko beste eremu batzuetara joan daitezkeela, eta lan horiek amaitzen direnean hezegunera bertara itzul daitezkeela.

Aves

Biodibertsitatez betetako padurengatik lanean!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information