Urdaibai Bird Center-ek Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna 2022 ospatzeko aktibitate ugari antolatu ditu aste osoan zehar.

Osteguna, 2022(e)ko maiatza(r)en 12-(e)an 07:59etan

potada eus

1slogan

Urtero legez, maiatzaren 10ean Hegazti Migratzaileen Eguna ospatzen da mundu-mailan. Egun horri loturik, inguru naturaletako bisitari zentroek hainbat aktibitate antolatuko ditugu, gaia hegaztiak, migrazioak eta pertsonekin dituzten loturak izango delarik.
Horiek horrela, egun berezi hori ospatzeko helburuarekin, aste honetan zehar Urdaibai Bird Centerrek hainbat aktibitate antolatuko ditu.

kartela

Hasteko, datorren osteguna Maiatzearen 12an, zuzeneko emanaldi berezia egingo da hegaztien kantuz betetako egunsentiaz gozatzeko. Emanaldia goizeko 5.45etan hasiko da eta helburua hegaztien soinu eta kantuak paradisu honetatik zuzenean entzuten ikastea izango da.

kontzertua

Maiatzaren 13an, ostiralean, Muxikako ‑ Urretxindorra Eskolak eta Gautegiz Arteagako Montorre Herri Eskolak, ikasturtean zehar mokozabalaren inguruan egin dituzten lanen eta esperientzien trukea egingo dute.
Jarduera horretan, Urretxindorrarekin eta Montorrekin batera, Herbehereetako Tesrcheling uharteko eskola batek parte hartuko du. Herbehereetako ikastetxe bat da, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba erabiltzen duten hegazti horien migrazio-ibilbidea hasten den tokian dago kokatuta.

Jarduera honen helburua eskola-umeak protagonista nagusiak izatea da, beren esperientziak eta eskola bakoitzak hegaztien eta haien migrazioen inguruan egindako lana kontatzeko eta partekatzeko.

Azkenik, maiatzaren 15ean, igandean, Urdaibai Bird Centerrek eraztunketa zientifikoaren jarduera-egun bat ospatuko du eta goizean zehar 10.30etan eta 11.30etan hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den erakutsiko da.
Saio honetan lekuak mugatuta izango dira, beraz parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea Urdaibai Bird Centerreko telefonora deituz.

Era berean, parte-hartzaileek Gautegiz Arteagako paduran dauden behatokietatik eta zentrotik bertatik hegaztien behaketaz gozatzeko aukera izango dute. Ospakizun honek bat egiten du udaberriko migrazioarekin, beraz Europako kontinentearen iparraldeko hazkuntza-eremuetara zuzentzen diren hegazti ugari ikusteko aukera izango da.

arranoa

Kasu honetan eguneko izarra Urdaibaira hurbildu den arrano arrantzale berri bat izango da. Frantziar jatorriko arrano honek egun batzuk daramatza gurekin.

Testuinguru honetan, Urdaibai Bird Center goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara zabalik egongo da. Zentroaren ekipamenduaz gozatzeaz gain Gautegiz-Arteagako hezegunea eta bertako hegaztiak zuzenean behatzeko aukera izango du bisitariak.

contaminacion

Aurten egun hori ospatzeko aukeratutako gaia honako hau da: "Argi-kutsaduraren eragina hegazti migratzaileengan".
Argi-kutsadurak hegaztien portaera alda dezake, migrazioa, elikagai-bilaketa eta kantuzko komunikazioa barne. Horrek, neurri handi batean, hegaztien jarduera-mailari eragiten dio, harrapatuak izateko eta talka hilgarria izateko arriskuan jartzen ditu.

Urdaibai Bird Center bezalako dibulgazio-zentroek erakusten dute, gainera, hegazti migratzaileak baliabide bat direla gure gazteek inguratzen dituen naturaren eskutik beren etorkizuna eraiki ahal izan dezaten.

Bat egin ikuskizun natural honen ospakizunarekin Hegazti Migratzaileen Munduko Egunean!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information