
Urdaibai Bird Centeretik 2021ko uda honetan egingo den boluntariotza-kanpaina baten berri ematen dizuegu, ekainaren 1etik irailaren 15era bitartean.
|
|
Txandak (txandako hiru pertsona bakarrik onartuko dira). Hautatuak aukeratzerakoan hilabeteko egonaldiei lehentasuna emango zaie.
Ekainak 1 – Ekainak 30 Ekainak 1 – Ekainak 15 Ekainak 15 – ekainak 30 Uztailak 1 – uztailak 31 Uztailak 1 – uztailak 15 Uztailak 15 - Uztailak 31 Abuztuak 1 – abuztuak 31 Uztailak 31 - Abuztuak 15 Abuztuak 15 - Abuztuak 31 Abuztuak 31 - Irailak 15
Boluntariotza-programa honen helburua pertsonak prestatzea da, ingurumenarekin eta naturako turismoarekin lotutako arloetan esperientzia har dezaten eta, horrela, ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren arloan gaitasunak gara ditzaten.

Boluntarioek funtsezko eginkizun hauek izango dituzte:
- Ingurumen-hezkuntza eta Urdaibaiko natura-baliabideen dibulgazioa. - Bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak - Padurako hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko jarduerak. - Hegaztien jarraipen- eta monitorizazio-proiektuetan parte hartzea. - Habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea.

Boluntariotza hori hautatzeko, honako hauek baloratuko dira:
- Zergatik parte hartu nahi den. - Esperientzia eta ezagutzak ornitologian, ekologian eta ingurune naturalean - Jendearen arretako esperientzia - Hizkuntzen ezagutza (euskara, ingelesa, frantsesa) - Urdaibaiko Biosfera erreserbako natura-balioei buruzko ezagutzak izatea.

Kanpainan parte hartzen duten pertsonek Urdaibai Bird Centerren instalazioetan ostatu hartzeko aukera izango dute. Mantenua eta joan-etorriak boluntarioaren kontura izango dira.
Zentroaren inguruan, gainera, aparteko edertasun- eta berezitasun-lekuak bisita daitezke: Santimamiñeko haitzuloa, Ogoñoko kostaldeko itsaslabarrak, Laidako hondartzak, artadi kantauriarra, landazabal atlantikoko paisaiak.

Interesdunek erantsitako inprimakia bete beharko dute.
Izena emateko epea 2021ko maiatzaren 20ean amaituko da, eta hautatuei maiatzaren 25ean jakinaraziko zaie.

Boluntariotza amaitutakoan, parte-hartzaileek boluntariotza-aldian egindako lanen gaitasun-ziurtagiria jasoko dute.
Anima zaitezte gu ezagutzera eta gurekin ikastera!
|