Naturak beste poz handi bat eman digu Urdaibain!!!

Astelehena, 2021(e)ko apirila(r)en 19-(e)an 10:11etan

Historikoa, zoragarria, oso une berezia, arrano arrantzaleen gola, Goooooooooooooooola!!!!!!

Arranoaren lehenengo arrautza

Arrano arrantzaleek duela hainbeste urte espero genuen poza eman digute.

Askok orduak eta orduak eman ditugu telebista edo ordenagailuaren pantaila aurrean Arrano bikote honen jarraipena zuzenean ikusten, eta itxaronaldiak merezi izan du!

"Landak, Urdaibaiko arrano arrantzale emeak bere lehen arrautza jarri berri du"

Hirugarren urteko eme gaztea denez, ziurrenik 2 arrautza errungo ditu, eme helduek 3 eta, salbuespen gisa, 4 erruten baitituzte.

Arrautzak egun eta erdian edo 2 egunetan erruten dituzte, eta zuzenean ikus genezake, ikusmin handiena gainera, inkubazioak irauten duen 35 egunetan izango da.

Arrano bikotea arrautzarekin

Orain espero dugu Roy arrantzale bikaina izatea, eta lazunak, lupiak edo muxarrak habiara ekarriz, ikus-entzule guztien gozamena sortzea.

Albiste itzel honek dagoeneko mugak gainditu ditu ere, eta Frantzia, Gales, Ingalaterra edo Eskoziako ikus-entzuleak, jatorri frantses-eskoziarreko familia honen bilakaeraren zain daude.

Goza dezagun pantaila txikitik guztiok arrano arrantzalearekin ondorengo esteken bidez.

Urdaibai Bird Center – Web-orria
http://www.birdcenter.org/eu/hegaztiak/webcam-aguila-pescadora-urdaibai

Urdaibai Bird Center – Youtube

https://www.youtube.com/channel/UCBeIuQX299e1MxFuSszHxtQ

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information