Ezusteko atseginak migrazio postnupzialaren jarraipen kanpainian zehar Gautegiz Arteagako paduran.

Asteazkena, 2019(e)ko abuztua(r)en 28-(e)an 08:04etan

carricerin comun

Ur benarriza Urdaibaiko paduretan
Abuztu honetan migrazio post-nupziala jarraitzea bereziki interesgarria izan da. Urdaibaiko 2019ko kanpainia Abuztuko lehenengo egunean hasi zen eta Irailak 8ra arte luzatuko da. Eraztunketa estazioa egunero ireki da, meteorologiak baimendu duenean, eta txori asko markatu izan dira.

ekipoa

Eraztuntzaile taldea

Hilabetearen hasieran, eraztundu ziren espezie nagusienak lezkari arruntak eta benarriz arruntak izan ziren. Hilabeteak aurrera egin ahala, beste espezie batzuk heldu ziren: txio horia, sasi-txinboa, parparrurdinak eta, noski, ur benarriza.

carricerin comun

Benarriz arrunta

Pechis

Papa urdina bikote bat Ezk: emea Esk: ara

Curruca zarcera

Sasi Txinboa

Martin pescador

Martin arrantzale polit-polita

Eraztunketa kanpainian zehar 3 ur benarriz eraztuntzeko sorte ona izan dugu. Lehenengoa Frantzian eraztundua izandakoa eta, nahiz eta eraztun kodea orandik tramitean dagoen arren, seguruenik frantziako kostalde atlantikotik etorri da. Datu hau ekarpen oso interesgarria da ezpezie honen migrazio bidea ulertzeko.

comparativa

Konparaketa Ezk: Benarriz arrunta Esk: Ur benarriza

Ezpezie hau Europako paseriformerik mehatxatuena da. Uste da 15 000 bikote ugaltzaile gelditzen direla uste da eta Polonia, Bielorrusia eta Ukraniako hezeguneak osatzen duten eremu txiki batera mugatuta daude. Ur benarriza urez gaineztalitako azalerak eta lezkari eta belardiak zabalak dituzten hezeguneak behar ditu ugaltzeko. Ezbezie honen gainbeheraren arrazoi nagusiena beren habitata galtzen ari direla da, padurak lehortzen baitute nekazaritzarako eta eraikuntzarako.

Marisma

Gautegiz Arteagako Lezkadia

Ur benarriza bere migrazioan aurkitzen dituen hezegueak deskantsatzeko eta indarberritzeko. Kanpainian zehar 3 eraztundu izanak, Gautegiz Arteagako paduren garrantzia azpimarratzen du migrazio postnupzialean.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information