Oruetako hezegunea hegaztiz beterik

Asteazkena, 2019(e)ko uztaila(r)en 17-(e)an 10:57etan

port

Azkenaldi honetako euri eskasiagatik eta izan diren marea hilen eraginagatik hezeguneko ur maila nabarmen jaitsi da. Hainbat eta hainbat hegazti espezierentzat elikatzeko toki paregabea suertatu da.

Ur geruza fin horrek limikoloen bezalako familia bati (migrazioan ikus ditzakegu jada) janaria erraz aurkitzea baimentzen die eta lokatzetan mokoa sartuz krustazeo eta zizare txikiak harrapatzeko gai dira.

limicolas

Ardeidentzat, lertxunak, lertxuntxoak... horrenbeste gustatzen zaizkien aingirak harrapatzea askoz errazagoa bihurtzen da ur gutxi dagoen tokietan. Eta, nola ez, ahateak ere uretako landarediaz elikatzen ikusi ahal ditugu, basahateak, ipar ahateak batez ere.

ardcin anguila

Kontutan hartzekoak dira ere mokozabal lirainak, udaberri eta uda osoan zehar gurekin baititugu. Gainera euretariko batzuk Holandan jarritako koloretako eraztunak daramatzate identifikatu ahal izateko.

espatulas

Azkenik beste protagonista bat Roy arrano arratzalea da, sarritan etortzen baita padura honetara eretan dauden lazunak harrapatzera.

Urte sasoi honetan ikustea merezi duen espektakulu atsegina eskaintzen du Urdaibai Bird Center aurrean dagoen Oruetako hezeguneak.

Zentroa bisitatuta zein etxetik zuzenean ikusita aukera paregabea daukazue naturaz gozatzeko.

Ezin duzue naturako espektakulu zoragarri hau galdu"

http://www.birdcenter.org/es/actualidad/webcams

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information