Zero Plastiko Urdaibai: Lan eskerga Gautegiz Arteagako paduretan egindako Plastiko bilketan.

Astelehena, 2019(e)ko ekaina(r)en 10-(e)an 09:36etan

taldea

- URDAIBAI RESERVE - Izaro-Sub, Biosfera Erreserbako Patronatuak eta Bizkaio Foru Aldundiak antolatutako Zero Plastiko Urdaibai ekimenaren baitan, Urdaibai Bird Centerrek Izaro-subeko kideekin batera antolatu du Kortezubitik Gautegiz Arteagarako goi-paduretako plastiko bilketa.

bildutakoa

Urdaibai Bird Centerrari zegokion gunean bildu ziren boluntarioak bost taldetan banatu genituen, bilketa errazago antolatzeko eta batez ere padura bezalako ingurune hain hauskorrean ahal zenik eta inpaktu gutxien eragiteko. Izan ere sasoi honetan padura hainbat hegaztien habia egiteko leku baita, esaterako Urdaibain hain eskasa den larre buztanikara iberiarrarenarentzako.

katxitxone

Antolatzaileek emandako aholkuak entzun eta gero, eskularruak jarri eta lanari ekin genion.

bilketa

neska biltzen

Bilketaren emaitza izugarria izan zen, ehunka plastikozko eta beirazko botila, poliespan kantitate sinestezina, sare zaharrak, errepideetako plastikozko erdibitzaileak, aulkiak eta hozkailu bi eta sofa bat ere paduratik ateratako zaborrak izan ziren.

frigo

botilak

zaborra

polispan

Giro onean joan zen larunbat goiza eta aipatzekoa da bertora hurbildutakoek jarri zuten gogoa eta indarra.

Eskerrik asko denoi padura garbi mantentzen laguntzeagatik.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information