Zankaluzeak habi berria eraiki du euriteen ondoren

Ostirala, 2019(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 11:09etan

Udaberrian zehar, hainbat zankaluze bueltatu dira Oruetako urmaelera ugaltzeko asmoarekin. Badakigu horietako bikote batek gutxienez, bere habia eraiki zuela hezegunean bertan, uretatik zentimetro gutxitara.  Duela egun gutxi eman ziren eurite jarraien eta marea bizien ondorioz, habia ureztatu egin zen eta bertan jarritako arrautzak galdu zituzten.

zanka1

Zankaluzearen habiaren kokapen berria

Eskarmentu horretatik, Zankaluzeek arin ikasi dute, eta beste habi bat eraiki dute segidan. Habia, mokozabalek erabiltzen duten irlatxo txiki batean jarri dute hain justu, eta oraingoan uste dugu euriteetatik salbu. Maiatzaren 29tik aurrera habia egin zuten, eta dena ondo baldin badoa, txita berriak ikusiko ditugu ekainaren 19-20tik aurrera, izan ere, inkubazio-aldia 22-25 egunekoa baita.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information