Aupada bat enarentzat! Euriari eta hotzari aurre eginez

Astelehena, 2019(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 15:50etan

portada1

- URDAIBAI RESERVE – Joan den asteburuan izandako eurite jarraituek eta tenperaturaren beherakadak, hegazti askori eragin die, batez ere hegaz dabiltzanean intsektuz elikatzen diren hegaztiei, enarak kasu.

enarak euria copia

Gure baserrietan habia egiten duten enarak, apirilaren hasieran iritsi ziren eta iazko habien konponketa lanetan edota habia berriak eraikitzen jardun dira ugaltzen hasi orduko.
Bikoteetako askok jadanik errunaldiak jarrita zituzten, eta beste batzuk dagoeneko txita jaioberriekin zeuden Urdaibain.
Bestalde, gure artean oraindik orain ehunka enara ari dira beraien migrazio bidea egiten oso iparreko lurretarantz Eskandinaviarantz alegia. Migratzaileen enara-talde horiek padura ertzeko lezkadi eta kainaberadiak erabiltzen dituzte atseden hartzeko.

Baina joan den asteburuko egoerak denak kaltetu ditu. Eman zen tenperaturaren jaitsierak eta euri jarraituek intsektu hegalariak momentuan desagertzea eragin zuen, eta mokora zer eramanik gabe gelditu ziren 3 egun jarraian.

Hori dela eta, egunetik egunera ahulduz joan ziren eta etengabe aritu izan dira babes eta epeltasun bila. Horiek horrela, etxeko atari, garaje eta kortak bihurtu dira aldi baterako aterpe. Kasu batzuetan beste enara batzuren habiak ere erabili dituzte elkarren gainean jarririk berotasuna mantentzeko.

Etxeko habia topera

Egoera latz horren ondorioz, astelehen honetan hainbat izan dira padura inguruko etxeetan hilda aurkitu ditugun enarak. Eskerrak egoera meteorologiko horrek 3 egun baino ez dituela iraun, gehiago iraungo balu enaren hilkortasuna katastrofikoa izango baitzen, duela 10 urte gertatu zenaren antzera. Kasu hartan, borraskak 10 bat egun iraun zituen, eta Urdaibaiko enaren gehiengoa bertan hil zen.

portada1

Urdaibai Bird Centerretik suerterik hoberena opa diegu hegazti miresgarri horiei!!!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information