Hezkuntza berritzailea: World Orsprey Week (WOW)

Astelehena, 2019(e)ko apirila(r)en 08-(e)an 09:09etan

Portada

Joan den astean Euskal Herriko eta Ingalaterrako eskola-ume talde bat Pink Floyd txalokatzen aritu zen Urdaibai Bird Centerretik.

Ikasle taldeetariko bi Gautegiz Arteagako Montorre eskola eta Muxikako Urretxindorrakoak izan ziren, eta hirugarrena Empingham CE eskolakoak, Oakham herrikoak, Ingalaterrakoak. Hasiera batetan pentsatu zitekeenaren kontra, ez ziren aritu rock kontzertu bat ikusten. Ikasle horiek Urdaibai Bird Centerren eta Empingham (Ingalaterran) bildu ziren bideo konferentzia bat egiteko eta urtean zehar arrano arrantzalearekin egindako lanak elkartrukatzeko.

Burututako konferentzia "Osprey Flyway linking communities" proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektu hau Rutland Water Ingalaterratik koordinatzen da eta arrano arrantzalea dauka gai nagusitzat. Proiektuan, arrano arrantzalearen migrazio bideetan kokatzen diren mundu osoko eskolek parte hartzen dute.

1

Konferentzia hastear zegoenean, bat-batean oihu bat entzun zen Urdaibai Bird Centereko behatokitik.............. "PF HEMEN DA!!!!" Denok harriduraz hartu genuen mezua! PF, Pink Floyd ezizena daukan arrano arrantzalea da, 2016an Eskoziatik Urdaibaira ekarri eta zentroak aurrera daraman berreskurapen proiektuaren baitan askatu zen urte berean. Gainera bere migrazioaren joan etorriak gure herriko eskolek jarraitzen dituzte, beraz zuzenean begi aurrean ikusi zutenean poza zoratzekoa izan zen eta txaloka hartu zuten partaide guztiek.

 pf 2019

Gure partetik ikasleak zoriontzea baino ez zaigu gelditzen, ikasturtean zehar hegaztiekin egiten duten lana itzela baita.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information