BBK – Urdaibai Bird Center ingurumen hezkuntza eta natura-turismo beka 2019.

Asteazkena, 2019(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 15:41etan

eusk port

- URDAIBAI RESERVE - 2019. urte honetarako ere BBK fundazioak eta Urdaibai Bird Center-ek Urdaibai Bird Centerren (Urdaibaiko Biosfera Erreserba) burutuko diren ingurumen hezkuntza eta natura-turismora zuzendutako bekak emateko programa deitu dute.

Langabean dauden gazteentzako eskaintzen diren lan-harremanik gabeko prestakuntza praktikak dira, eta Lanbideren – Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukate.

zentsoak

Beken helburuak hurrengokoak dira:

- Natura eta Ingurumenarekin zerikusia daukaten ikasketetan tituludunei, prestakuntza-praktikak egiteko aukera eskaintzea. Beteko diren lanak, Urdaibai Bird Center-eko lan lerroetan eta proiektuen dibulgazioarekin erlazionatuta egongo dira.

- Gazteak prestatzea esperientzia har dezaten, natur inguruaren ikerketan, dibulgazioan eta habitataren maneiu eta kudeaketan. Horrekin batera, Urdaibai moduko inguru naturalen balio naturalistikoen ezaguera eta dibulgazioak ere parte garrantzitsua izango du prestaketan zehar.

- Pertsona horien lan-munduratzea erraztea; hain zuzen ere, ingurumen hezkuntza, ekoturismoarekin eta azken finean, gaur egun etorkizun handia daukan "Lan berdea" deritzonarekin erlazionatuta dauden lanetan.

jarraipenak

Eskakizunak

- Prestakuntza hasten den unean, apirilaren 1ean gehienez 25 urte izatea (30 urte gehienez, Gazteria Bermerako Fitxategi Nazionalean izena emana baduzu)
- Langabezian egotea.
- Egoitza fiskala Bizkaian izatea.
- Biologia edo Ingurumen zientzietan unibertsitate-titulua izatea.
- BBK Fundazioak finantzaturiko praktiketako programetan aurretik parte hartu ez izana.

bisitak

Baloratuko da:

- Hizkuntzen ezaguera izatea (Euskara, Ingelesa, Frantsesa ...)
- Ornitologian, ekologian eta ingurune naturalari dagozkien gaietan esperientzia eta ezaguerak.
- Urdaibaiko Biosfera Erreserbako balio naturalistikoei buruzko ezaguera izatea.

Beka-kopurua

Beka 1, lan-zentroan burutuko diren prestakuntza-praktiketarako.

Praktikaren iraupena

Prestakuntza-praktikaren iraupena 9 hilabetekoa izango da. Hasiera eguna apirilaren 1ean eta bukaera eguna 2019ko abenduaren 31an.
Eskaerak egiteko epea 2019ko martxoaren 5etik martxoaren 21era izango da.

Informazio gehiagorako:

www.birdcenter.org "Formazio bekak"

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information