Milioi eta erdi ikusle baino gehiagok Urdaibaiko Hegaztien Nazioarteko aireportua ezagutu dute TVE-ko “Aquí la Tierra” telesaioan

Asteartea, 2019(e)ko otsaila(r)en 05-(e)an 08:38etan

Pasa den ostiralean, "La1" eta "TVE Internacional"ek ematen duten "Aquí la Tierra" telesaioari esker, 1.735.000 ikuslek Nazioarteko Hegaztien aireportua, Urdaibai Bird Center, ezagutu zuten.

Telebista programa honetan, Luis Miguel Dominguez naturalista Urdaibai Bird Centerrera iristen da, Urdaibako paduren bihotzean kokatuta dagoen Hegaztientzako Nazioarteko aireportura. Saioan zehar, zentroan egiten den naturari buruzko dibulgazioa eta naturaren kontserbazioari buruz aritzen da, horrekin batera, garai honetan gure artean dauden hegazti liluragarriak ezagutzeko aukera ere izan zuen Luis Miguelek. Mokozabalak, zezen txoria eta arrano arrantzalea nabarmentzen direlarik.

Saioaren iritziz, Euskal Herrira hurbiltzen direnentzat galdu ezin den esperientzia bat da Nazioarteko Hegaztien Aireportu hau..

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information