Ahaztezina

Astelehena, 2019(e)ko otsaila(r)en 04-(e)an 10:42etan

 INOLVIDABLE EU

- URDAIBAI RESERVE - Atzo otsailaren 3a igandea eta Hezeguneen Mundu mailako egunean, berriz ere gure zentroko helburu nagusienetariko bat bete ahal izan genuen. Hainbat eta hainbat jenderi ingurumenari buruzko lilura sortzea, seguruenik atzo gurera hurbildutakoek betirako gogoratuko dute atzo ikusitakoa, eta etorkizunean natura beste ikuspuntu batetatik sentituko dute.

Horren errudun nagusiena zalantzarik gabe, padurara hurbildu zen arrano arrantzalea izan zen, eta oso zaila izango da bera ikusi zuten bisitariek ikusitakoa ahaztea. Uretara arrain bila egindako zangak, begi aurrean egindako hegaldi ikusgarriak, beste harrapari batzuekin eta korbidoekin izan zituzten liskarrak… edonor liluratzekoak izan ziren.

 pescadora

Negu izaerako egun honetan bertaratutakoak 200 pertsona inguru izan ziren.

Berrogeita hamar espezietik gora izan ziren ikusitakoak. Eraztuna irakurrita alemaniar jatorria zeukan mokozabal bat behatu zen taldekideekin, hegaberak, istingorrak, murgilari arruntak, ipar ahateak, ahate txistulariak, ahate buztanluzeak, basahateak eta ahate mokozabalak izan ziren beste eguneko protagonista batzuk.

Bisitari batzuei loteria tokatu zitzaien, izan ere, zezen txoria behatzeko aukera izan zuten! Hezeguneetako mamuaz hitz egiten ari ginen, zein zaila den behatzea, nola dagoen kamuflatuta lezkadiaren kolore berdinekin, indbiduo bat ikustea oso dela zaila… eta bat-batean ur gezeko albo batetik behatu zen!

 avetoro

Hegaztiek eskaini ziguten espekatakuluaz gain  jende gehien erakarri zuen aktibitateetako bat hegaztien eraztunketa zientifikoa izan zen. Goizean goiz izan genuen aldeko eguraldia aprobetxatuta txorien eraztunketa bidezko jarraipena egitea baldintzatu zuen. Karnabak, tarinak, txantxangorriak, kaskabeltzak, amilotxak… izan ziren gaztetxoenen artean harreta gehien piztu zituzten hegaztiak.

anillamiento

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information