URDAIBAI BIRD CENTERREK Mundu Mailako Hezeguneen aldeko eguna ospatuko du datorren otsailaren 3-an

Asteazkena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an 16:30etan

port eus

- URDAIBAI RESERVE - Otsailaren 2an Nazioarteko Hezeguneen eguna ospatzen da eta Urdaibai Bird Centerrek ate irekien eguna ospatuko du datorren igandean, otsailaren 3an. Dohako bisita audiogidatuez gain goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den ere azalduko da.

 HUMEDALES

Urtero legez, egunak berak Europako hegaztien negu-pasaren gorenarekin bat egiten du Gautegiz-Arteagako hezegunean. Udazken bukaeran ipar Europako hotzetik ihesi etorri ziren eta oraindik ere paduran jarraitzen duten espezie asko behatu ahal izango dira. Eskandinabiako penintsulatik etorritako ipar ahate eta ahate txistulariak, Wadden itsasotik etorritako mokozabalak, limikoloak iparralde urrunetik, eta zorte on apur batekin behatzen horren zaila den zezen-txoria. Horrez gain, azken asteotan Urdaibain lehenengo aldiz negu pasan dagoen arrano arrantzale bat behatzen ari gara hezegune inguruetan, eta baita ere guretzako hain arraroa den Uroilo urdin eta polit bat.

 570 cartel dia los humedales 2019

Egun berezi hau ospatzeak garrantzi handia du gure inguruan ditugun hezeguneak babestu eta bertan aurkitzen diren bizidunak lasai bizi ahal izateko. Beharrezko eskualdeak dira hainbat eta hainbat animaliarentzat euren bizia bertan egiten baitute, esaterako, migrazioa burutzen duten hegaztientzat.

2019. urte honetako leloa "Hezeguneak eta klima-aldaketa" da. Klima aldaketa gizadiarentzako eta planetarentzako gaur egun dagoen arazorik nagusienetarikoa da. Egun honetan zehar hezeguneek klima-aldaketaren aurrean duten berebiziko garrantziari buruz arituko gara.

Egun berezi hau mundu osoan aldi berean ospatuko da. Hori dela eta elkarteak eta erakundeak egun horretaz baliatuko dira hezeguneak jendeari ezagutarazteko eta kontzientziazioa esparru lokaletik orokorrera lantzeko.

Testuinguru honetan, Urdaibai Bird Center goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara zabalik egongo da. Zentroaren ekipamenduaz gozatzeaz gain Gautegiz-Arteagako hezegunea eta bertako hegaztiak zuzenean behatzeko aukera izango du bisitariak.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information