Urdaibai Bird Centerrek bisitarien errekor berria ezarri du 2018an

Asteazkena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an 10:03etan

VISITAS1

Urdaibai Bird Centerrek errekor berria lortu du 2018an zehar, izan ere, 39.292 bisitari izan baititu. Pasa den urtearekin alderatuz igoera %5,9koa izan da.

Bisitan etorritakoen %55a EAE eta Nafarroatik etorritakoak izan dira. Aldiz, estatu mailako bisitariak %27a osatu dute. Europako gainontzeko herrialdeei dagokienez 2018an orotara %16a izatera iritsi dira, horietatik azpimarratzekoak Frantziakoak izan dira %6a bertatik etorri baita. Europako gainerako herrialde horietatik (%10a) garrantzitsuenak Erresuma Batua eta Alemania izan dira. Gainontzeko %2a beste kontinenteetako bisitariak izan dira.

VISITANTES EUSKARAZ

2018ko datuek ondorioztatzen duten arabera museoak bide onetik jarraitzen du. Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatuta egoteak toki paregabe honen altxorrak behatzeko aukera ematen du: hegazti migratzaileak eta beraien migrazioak. Gautegiz-Arteagako padura, museoaren aurrean kokatzen dena, bizi hutsa da, urteko edozein sasoitan hegazti espezie askotaz gozatu baitaiteke. 2018an zehar 200 hegazti espezie inguru behatu dira non arrano arrantzalea, mokozabala eta zezen-txoria espezie erakargarrienak izan diren.

Bisitari EUS

Bestalde, 146.833 pertsona izan dira etxetik edo mugikorrez Urdaibai Bird Centerrek antolatutako aktibitateez baliatu direnak www.birdcenter.org web orrialdetik. Gautegiz-Arteaga padurako zuzeneko kamerak, arrano arrantzaleei satelite bidezko jarraipena edo eta herrialde desberdinetako eskolen multikonferentzia saioa ikusten besteak beste.

Turismo alorrean gertatu den arrakasta zentroaren beste bi ardatzetara ere zabaldu da; ingurumen hezkuntzara eta kontserbaziora. Ikasle asko pasatu dira zentrotik, 3.043 ikasletan bukatu da urtea. Bestalde, kontserbazioari dagokionez Gautegiz-Arteagako padura Urdaibai Biosfera Erreserbako balore naturalistiko gehien duen toki bezala finkatu da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information