Konektatu naturarekin aurtengo Gabonetan! Ate-irekien eguna Larunbat honetan, Abenduak 15ean Urdaibai Bird Centerrean!

Asteartea, 2018(e)ko abendua(r)en 11-(e)an 14:56etan

portada

Urtero legez, negua hurbiltzen ari den honetan, Urdaibai Bird Center-ek "Inguruko Hegaztiak" proiektua martxan jarri du. Aurtengo honetan, hainbat berrikuntza aurkeztuko dira abenduaren 15ean, larunbatean, egingo den ate-irekien egunean.

Hurbildu zaitez asteburu honetan INGURUKO HEGAZTIAK proiektua ezagutzera. Zu zeu edo zure lagunen bat ingurune berde baten alboan bizi bada, oso erraz gozatu ahal izango duzu etxe ingurura hurbiltzen diren txori txiki liluragarrien munduaz.

Arg1

Larunbatean beraz, Urdaibai Bird Centerrek mundu guztia gonbidatu nahi du inguruko txoriekin disfrutatzera, eta martxan jarri berri den proiektu honetan parte hartzera.

Izan ere Europa Iparraldean oso erroturik dagoen ekimena da, eta 600.000 familiatik gora dira proiektu honetan naturaz gozatzen dabiltzanak.

port

Inguruko Hegaztiak proiektua aurrera eramateko nahikoa da neguan zehar hegaztiak erakarriko dituzten janleku batzuk ipintzea, horrela gure etxe ingurura hurbilduko dira eta gure aurrean ikusteko aukera izango dugu.

Proiektuari buruzko informazio guztia:

http://www.birdcenter.org/eu/hezkuntza/inguruko-hegaztiak

Bestalde, garai honetan padura biziz gainezka dago, hegazti andana itzelak ikus daitezkelarik. Hori dela eta SWAROVSKI optikako enpresa gure artean egongo da eta beraiekin ekarriko dituzte euren ekipo apartekoenak, prismatikoak, teleskopioak... bisitariek frogatu eta erabil ditzaten.

SW viaja al norte

Swarovski Optik-ek bere egoitza Tirol-eko Absam-en dauka. 1947an sortutako Austriako enpresa da, eta distantzia handietara behatzeko zehaztasun handiko tresneria optikoen garapen eta fabrikazioan espezializatuta dago.

Erabiltzaile zorrotzenek aukeratzen dituzten binokularrak, teleskopioak, bisore eta tresna optronikoak eskaintzen dituzte.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information