Hegaztiz josita daude Gautegiz Arteagako hezeguneak!

Osteguna, 2018(e)ko azaroa(r)en 15-(e)an 09:48etan

portada

-URDAIBAI RESERVE- Gautegiz Arteagako hezeguneak topera daude! Ahate mota desberdinak, lertxunak, mokozabalak, limikoloak eta hainbat txori espezie behatu daitezke udazkeneko egun zoragarri hauetan.

txistulariak


Udazkena iritsi bezain pronto hegazti komunitate interesgarri bat iritsi zen urmaelera. Europa iparraldeko toki desberdinetatik datoz hegan, gehienak udaberrian eta udan ugaldu ostean Afrikaranzko bidean doaz.

Urte sasoi honetan neguko hilabete gogorrak gurean pasako dituzten hegaztiak behatzen gaude. Zorionez bertoko klima leunagoa da Bizkaiko Golkoak duen efektu termoerregulatzaileagatik. Nabarmentzen diren hegaztiak ahate txistulariak, ipar ahateak, lertxunak, lertxuntxo itzainak, hegaberak etb… dira.

antzarak

Beste hainbat espezierentzat, antzarrak esaterako, hezegune horiek geldialdia egiteko eta atseden hartzeko erabiliko dituzte penintsula iberiarreko erdi eta hegoaldeko hezeguneetara joan baino lehenago.

uroilanda urdina

Harribitxi horiez gain oraindik ere uroilo urdina behatzen jarraitzen da hezegunean. Espezie oso arraroa gure eskualdean klima beroagoetan gusturago sentitzen baita.

arranoa

Goraipatzekoa da baita gaur bertan arrano arrantzale bat behatu daitekeela zentroaren aurrean. Nahiz eta arraroa den arranoa ikustea azaroaren erditik zortedun gara gozatzen ari gara.

Klikatu  https://goo.gl/um8P5A hezegunea zuzenean jarraitzeko.


Hurbildu zaitez Urdaibai Bird Centerrera udazkenaz disfrutatzera!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information