2 milioi ikuslek baino gehiagok Urdaibai Bird Center ezagutu dute "Presunto culpable" telesailaren bitartez

Ostirala, 2018(e)ko iraila(r)en 21-(e)an 16:09etan

portada presunto culpable

Joan den arteartea 18an "Presunto culpable" Antena 3-ko telesaila estreinatu zen. Thriller honetan Urdaibaiko Biosfera Erreserbako paisaia ederrekin goza genezake, eta horiek guztien artean Gautegiz Arteagako paduretan dagoen Urdaibai Bird Centerra ere agertzen da.

Telesailean, Maite Otxoa protagonistetariko bat da eta Urdaibai Bird Centerrean lan egiten du. Kaleratu dugun eszenan Hegaztientzako Aireportu modura diseinatuta dagoen gure zentroaren garrantzia aipatzen du, eta nola bertotik erreserbara datozen hegazti migratzaileen abiada eta irteerak ikus daitezken.

Zer gertatuko da hurrengo pasartean?... Thriller honetako trama asteartero joango da argitzen, eta bitartean, gure inguru zoragarriaren eta zinema plato bihurtu den Urdaibai Bird Centerreko irudi politekin goza ahal izango dugu.

Klickeatu azpian Telesaila ikusteko:

portada presunto culpable

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information