150 mokozabal inguru zenbatu ditugu hezegunean gaur

Ostirala, 2018(e)ko iraila(r)en 14-(e)an 07:12etan

 

portada

- URDAIBAI RESERVE- Aste honetan zehar lehen mokozabal talde handiak behatzen hasi gara eztei osteko migrazioan Gautegiz Arteagako hezegunean.

Gaur bertan goizeko lehen orduetan 80 indibiduo behatu al izan ditugu hezegunean atseden hartzen eta janaria eskuratzen. Horietariko batzuek kolore desberdinetako eraztunak daramatzate, beraz, nondik datozen jakin al izango dugu.

jaten

Nahiz eta lehen indibiduoak Urdaibain abuztuaren bigarren astean behatuak izan ziren Kanala inguruti,k aste hau askosaz oparoagoa izaten ari da Gautegiz Arteagako hezegunean.

Gauden data hauetan eta eguraldiak txarrerantz egiten duen heinean seguru asko Wadden itsasotik datozen eta Afrikara negu-pasa doazen mokozabal dotoreak behatu al izango ditugu. Mokozabal horien jomuga Banc d´Arguin (Mauritanian) eta Senegalen delta izango dira. Hain zuzen ere, espezie honen negu-pasako toki oparoenak dira bi horiek Afrikan.

hegaz

Gogoratu dezagun espezie hori udazkeneko migrazioan duela 10 urte baino gehiagotik aztertua izaten ari dela Urdaibain eta bioindikatzaile gisa ere erabiltzen da. Modu horretan Urdaibaiko hezeguneen egoera zein den adierazten digute kontserbazio zein gizakiaren enbarazuen ikuspuntutik. Beraz, Urdaibai bisitatzen duten espezietatik interesgarriena da kontserbazio ikuspuntutik.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information